Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Ohiko galderak

Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa jasotzea bateraezina da administrazio publikoek ohiko bizitokiaren premia berari erantzuteko eman dezaketen beste edozein prestazio, laguntza edo dirulaguntzarekin. Zehazki, guztiz bateraezina da honako honekin:

  • Etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO), prestazioa indarrean dagoen bitartean. Behin EPOa iraungita, etxebizitzarako prestazio ekonomikoa eska daiteke.
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL), alokairu-gastuei dagozkienak. 
  • Gaztelagun programako laguntzak.
  • Alokairu-gastuei aurre egiteko udal-laguntzak.

Bai, eska dezakezu eskubide subjektiboa aitortzeko, zeinak lehentasuna emango baitizu babestutako etxebizitza bat izateko, baina ezin duzu EPEa eskatu. EPOa eta EPEa bateraezinak dira; hau da, ezin dituzu bi prestazioak aldi berean kobratu.

Kobratzen duzun EPOa azkentzera doanean, eskutitz bat jasoko duzu, etxebizitzarako eskubide subjektiborako eta prestazio ekonomikorako eskabidea aurkezteko aukera izan dezazun.

BDGSa kobratzen ari bazara, eskubide subjektiboaren aitorpena eta prestazio ekonomikoa eska ditzakezu, betiere betekizun guztiak konplitzen badituzu.

Gainera, 2024ko apirilaren 2an bizitzezko gutxieneko diru-sarrera jasotzen baduzu, aukera izango duzu eskubide subjektiboa aitortzeko, Dekretua indarrean sartzen denetik hilabeteko epean (gehienez ere), baldintza hauek betez gero:

  • EAEko udalerriren batean etenik gabe hiru urtez erroldatuta egotea.
  • Etxebideko Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egotea, edo inskripzioa eskubidea aitortzeko eskabidearekin batera eskatu izana.
  • Gainera, ez zaizu eskatuko antzinatasunik Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan, eskabidea aurkeztu eta hurrengo hiru urteetan.

Lehenengo urtea igarota, eskubide subjektiboa aitortzeko aukera baliatu nahi baduzu, hori ere egin ahal izango duzu, baina araudian ezarritako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean GLLa kobratu baduzu, zure etxebizitzarekin edo ohiko bizitokiarekin lotutako gastuei erantzuteko, etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzea lor dezakezu, Dekretua indarrean sartzen denetik hilabeteko epean (gehienez ere), baldintza hauek betez gero:

  • EAEko udalerriren batean etenik gabe hiru urtez erroldatuta egotea.
  • Etxebideko Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egotea, edo inskripzioa eskubidea aitortzeko eskabidearekin batera eskatu izana.
  • Gainera, ez zaizu eskatuko antzinatasunik Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan, eskabidea aurkeztu eta hurrengo hiru urteetan.

Lehenengo urtea igarota, eskubide subjektiboa aitortzeko aukera baliatu nahi baduzu, hori ere egin ahal izango duzu, baina araudian ezarritako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

Ez. Jada aitortuta dauden espedienteak orain arte bezala kudeatuko dira aurrerantzean ere, eta ez da beharrezkoa izango ezelako dokumentazio osagarririk aurkeztea.

Ez; izan ere, eskubide subjektiboa aitortzea eskatzeko —prestazioarekin zein prestazio gabe—, ezinbesteko betekizun batzuk daude, eta horietako bat da behar bezala inskribatuta egotea Erregistro honetan, alokairuko eskatzaile gisa soilik, eta inskripzioan gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea (etenik gabeko urteak eta eskubidea eskatzeko data baino lehenagokoak), salbu direla araudian jasotako salbuespenak (hipoteka-betearazpen edo utzarazpen-prozedura baten ondorioz ohiko bizilekua zen etxebizitzarik gabe geratzea).

Baterako errentamendutzat jotzen dugun egoeran, kontratu nagusi bakarra dago, non etxebizitza alokatzen duten pertsona guztiak agertzen diren. Hori bada zure kasua, eskabidean etxebizitzaren errenta osoaren zenbatekoa adierazi beharko duzu eskabidean, bai eta ordaintzea dagokizun errenta-zatia ere.

Bai. Zure eskaera elektronikoa prestatzen zabiltzanean, zirriborro bat sortzen da automatikoki, eta erabilgarri izango duzu hilabetez. Zirriborroa lortzeko, Nire Karpetako “Nire Zirriborroak” atalera joan beharko zara, edo, bestela, zuzenean sar zaitezke eskabidean, eta sistemak zure ziurtagiri elektronikoa identifikatuko du, eta eskabidea utzi zenuen moduan erakutsiko dizu.

Ziurtagiri elektroniko bat lortzea gomendatzen dizugu, administrazioan egin behar dituzun tramiteak arinago egin ditzazun. KZgunea zentroak baliatu ditzakezu: Euskadiko 210 udalerritan daude, eta lagundu egingo dizute prozesu honetan.

Hala eta guztiz ere, eskabidea paperean aurkeztu nahi baduzu, eskabide-inprimaki bat eska dezakezu Etxebiderekin hitzarmena duen udaletako bulegoetan edo ZUZENEAN zerbitzuan; eskabidea bulego horietan bertan aurkez dezakezu, edo, bestela, postaz bidal dezakezu, dagokion lurralde-ordezkaritzara:

  • Araba: Samaniego, 2, 1.a, Gasteiz
  • Bizkaia: Kale Nagusia, 85, 6., 48011 Bilbo
  • Gipuzkoa: Andia, 13, 5. – 20004 Donostia

Ulertuko da ez dagoela errentaren edo kontraprestazio ekonomiko baliokidearen truke errentamendurik, azpierrentamendurik, logelen alokairurik edo ostatu kolektiboko bizitokirik, baldin eta bizikidetza-unitateko kideren batek bigarren mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna badu etxebizitzaren edo logelen errentatzailearekin, errentari-azpierrentatzailearekin, bizitoki kolektiboaren titularrarekin edo pertsona horien bizikidetza-unitateko edozein kiderekin.

Beraz, kasu horretan bazaude, ulertuko da ez zaudela eskubidea aitortzen eta, beraz, prestazioa babesten duen kasuan.

Ez. Babes publikoko etxebizitza batean errentamenduan bizi bazara, ulertzen da jada beteta duzula etxebizitza-premia; beraz, ez dituzu konplitzen eskubidea aitortu ahal izateko behar diren betekizunak.