Etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta/edo etxebizitzarako prestazio ekonomikoa izateko betekizunak
Klik egin hemen, eskubide subjektiboa aitortzeko eskatu nahi baduzu (prestazio ekonomikoarekin edo prestazio ekonomikorik gabe).
- Adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea.
- Egiaztatzea Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan urtebetez bizi izana, benetan, etenik gabe eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko eskaera egin aurreko urtean.
- Bizikidetze-unitate bateko kide izatea, non kide guztiek duten etxebizitza baten premia.
- Urteko diru-sarrerek ez gainditzea honako muga hauek:
- Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateetan: 19.000 € (hemeretzi mila euro) gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrera haztatuak.
- Bi kideko bizikidetza-unitateetan: 17.000 € (hamazazpi mila euro) gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrera haztatuak.
- Kide bakarreko unitatetan: 13.000 € (hamahiru mila euro) gainditzen ez dituzten urteko diru-sarrera haztatuak.
- Bizikidetza-unitate horien ondareak ezin du izan abenduaren 22ko 14/2022 Legearen arabera urtebetez legokiekeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoaren halako bost edo handiagoa (14/2022 Legea, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari buruzkoa)
- Etxebideko Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea, alokairuko eskatzaile gisa soilik.
- Inskripzioan gutxienez hiru urteko antzinatasuna egiaztatu behar da: hiru urte horiek izan behar dira etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko eskaeraren aurre-aurrekoak eta etenik gabeak. Salbuespena izango dira hipoteka-betearazpen edo utzarazpen-prozedura baten ondorioz ohiko bizilekua zen etxebizitzarik gabe geratu diren bizikidetza-unitateak.
Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ordainduko zaie eskubide subjektiboa aitortu zaien baina etxebizitza edo bizitoki egokirik ez egoteagatik EAEko administrazio publikoen bidez etxebizitzarik eman ezin izan zaien bizikidetza-unitateei eta, horretaz gainera, prestazio hori aitortzeko eskatu dutenei.
Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren hileko zenbatekoak ezingo du gainditu errentamendu-kontratuan agertzen den errenta, eta, edonola ere, ezingo da izan 300 euro baino gehiagokoa.
Prestazio hau aitortzeko, eskubide subjektiboa aitortzeko eskatzen diren betekizun guztiak bete beharko dira, eta horretaz gainera, eskubide horren titularrek ondoren aipatzen diren betekizun guztiak konplitu beharko dituzte:
- Etxebizitza libre batean erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, errentan, azpierrentan edo logelak alokatuta, edo bizitoki kolektibo batean, zeinaren errentak edo kontraprestazio ekonomiko baliokideak urteko diru-sarreren % 30 gainditzen duen.
- ) Etxebizitzaren errentamendu-kontratuan, azpierrentamendu-kontratuan edo gelen alokairu-kontratuan berariaz errentari edo azpierrentari gisa agertzea, edo bezero gisa bizitoki kolektiboak emandako dokumentu batean.
- Errenta edo kontraprestazio ekonomiko baliokidea banku-transferentzia bidez ordaintzea.