Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Etxebizitza bat eskuratzeko eskubide subjektiboa

Etxebizitzaren Legea (3/2015 Legea, ekainaren 18koa) mugarri garrantzitsua izan da eskubide sozialen arloan sakontzeko, etxebizitza bat legez eta modu egonkorrean okupatzeko eskubide subjektiboa aitortu baita.

Eskubide hori etxebizitza duin eta egoki bat ez dutenen aldekoa da, etxebizitza bat eskuratzeko diru-baliabiderik ez dutenen aldekoa. Lege horretan, prestazio ekonomiko subsidiario publiko baten aukera ere jasotzen da, ahalbidetuko duena eskubide hori errentamendu bidez betetzea, babestutako merkatutik kanpo.

Atal honetan, eskubide hori noraino iristen den jakiteko behar den informazio guztia aurkituko duzu, bai eta eskaera nola aurkeztu ere:

Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) kobratzen ari bazara, klik egin hemen, prestazio berri hau nola lor dezakezun jakiteko.