Sei hileko egiaztagiriak
Sei hilero, eta hilaren 20a baino lehen, errenta ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu behar dituzu. Bertan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: agindu-emailearen eta onuradunaren datuak, ordaindutako errentaren hilabetea eta urtea, jatorri- eta xede-kontuaren zenbakiak, transferentziaren zenbatekoa eta finantza-entitatearen baliozkotzea, eragiketa behar bezala egin dela modu frogagarrian bermatzen duena.
Betebehar horiek konplitu ezean, eten egingo da prestazioa, eta ez da aukerarik egongo ordaindu gabeko zenbatekoak berreskuratzeko, eta prestazio osoa azkendu ere egingo da, baldin eta 6 hileko epean egoera hori erregularizatzen ez bada.
Egiaztagiriak aurkezteko:
- Elektronikoki, Euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez, hemen sakatuz
- Etxebiderekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu duten udaletan, zure errolda-udalerria honako hauetako bat baldin bada: Vitoria-Gasteiz, Basauri (arreta: BIDEBI), Bilbo, Getxo, Oiartzun, Urretxu, Zumaia eta Zarautz.
- ZUZENEAN leihatiletan (Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzua), aurretiko hitzordua eskatuta:
- Ramiro de Maeztu, 10, behea - 01008 Gasteiz
- Kale Nagusia 85 / Gran Vía, 85 48011 Bilbo
- Andia kalea, 13 – 20004 Donostia/San Sebastian

