Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Eskabidearekin aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabidea aurkeztu behar duzu, behar bezala beteta eta titular guztiek sinatuta.
  • NANik edo IFZik gabeko bizikidetza-unitateko pertsonen pasaportearen kopia.
  • Zure ohiko etxebizitzan hipoteka-betearazpen edo utziarazpen-prozesu bat izan baduzu, dokumentu bi hauetakoren bat aurkeztu beharko duzu:



    1. Ebazpen judiziala edo notario-agiria, hipoteka-betearazpenaren xede den etxebizitza esleitu dela edo ordainean eman dela egiaztatzen duena.



    2. Utzarazpenerako ebazpen judiziala.

Dekretuan eskatzen diren gainerako dokumentuak zuzenean kontsultatuko ditu Administrazioak. Ados ez bazaude, aukera duzu espresuki aurka egiteko eta betekizun horiei buruzko egiaztagiriak aurkezteko.

  1. Etxebizitza edo bizitoki kolektiboari buruzko kontratuaren kopia. Honako mota hauetakoren bat izan daiteke:
    1. Etxebizitzaren errentamendu-kontratua.
    2. Azpierrentamendu-kontratua, etxebizitzaren jabearen idatzizko adostasunarekin, eta horren kausa den errentamendu-kontratua.
    3. Gelak alokatzeko kontratua.
    4. Bizitoki kolektiboko kontratua edo balio juridiko baliokidea duen dokumentua.
  2. Errentaren azken hilerokoa edo kontraprestazio ekonomiko baliokidea banku-transferentzia bidez ordaindu izanaren egiaztagiria.
  3. Banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria:
    1. Kontuaren titularra pasaportearekin eta IFZarekin identifikatzen bada, egiaztagiri hori aurkeztu behar du beti.
    2. Kontuaren titularra NANarekin identifikatzen bada, banku-kontu bat ez dutenek honako erakunde hauetan aurkeztu beharko dute: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Abanca, Banco Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBVA, Sabadell-Guipuzcoano eta Rural Kutxa.