Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Aurkeztu zure eskaera

Betekizunak konplitzen dituzula uste baduzu, NANa edo IFZa baduzu eta formatu elektronikoan (pdf motako artxiboak, gehienez 3 MB-koak) aurkeztu behar den dokumentazioa baduzu, bide elektronikoz aurkez dezakezu eskabidea.

Sarbidea izateko, beharrezkoa da ziurtagiri elektroniko baliodun bat izatea, Eusko Jaurlaritzak onartua (B@KQ ziurtagiria, NANa eta/edo ONA txartela). Aukera guztien artean, B@KQ kudeatzen da errazen. Bide elektroniko baliabideei buruzko informazio gehiago duzu hemen.

Behin prozesu guztia amaituta, eskabidea sartu izanaren erregistro ofizialaren egiaztagiri bat inprima dezakezu.

Aurkeztu eskabidea

Norbaitek laguntzea nahi baduzu, aukera hauek dituzu:

  • KZgunea: eskatu hitzordua 945062555 telefono-zenbakian eta zure udalerriko KZgunean izapide elektronikoa egiten lagunduko dizute.
  • Etxebiderekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu duten udaletan, zure errolda-udalerria honako hauetako bat baldin bada: Vitoria-Gasteiz, Basauri (arreta: BIDEBI), Bilbo, Getxo, Oiartzun, Urretxu, Zumaia eta Zarautz.
  • ZUZENEAN leihatiletan (Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzua), aurretiko hitzordua eskatuta:

    - Ramiro de Maeztu, 10, behea - 01008 Gasteiz

    - Kale Nagusia 85 / Gran Vía, 85 48011 Bilbo

    - Andia kalea, 13 – 20004 Donostia/San Sebastian
    • Pasaportea baduzu, eskabide-inprimaki bat eska dezakezu Etxebiderekin hitzarmena duen udaletako bulegoetan edo ZUZENEAN zerbitzuan; eskabidea bulego horietan bertan aurkez dezakezu, edo, bestela, postaz bidal dezakezu, dagokion lurralde-ordezkaritzara:

      - Araba: Samaniego, 2, 1.a, Gasteiz

      - Bizkaia: Kale Nagusia 85 / Gran Vía, 85 48011 Bilbo.

      - Gipuzkoa: Andia, 13, 5. – 20004 Donostia/San Sebastian
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.