Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

 

EIT egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu- nahiz hornikuntza-sare komunen ikuskapena da, begiz egindakoa, eraikinak zer eraikuntza-ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen jakiteko.

EITk barne hartzen du eraginkortasun energetikoko (eraikinaren inguratzailearen eta instalazioen datuak hartzea, eraikinaren eraginkortasun energetikoa egiaztatzeko) ziurtagiria(1) egitea eta irisgarritasunari buruzko datuak biltzea (irisgarritasun unibertsaleko oinarrizko baldintzak betetzea eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintza orokorrak betetzea, indarrean dagoen araudiari jarraituz; horrez gain eta baldintza horiek direla eta, eraikinean zentzuzko egokitzapenik egin ahal den edo ezin den adieraziko da.).

EIT teknikari eskudun batek egindako txosten bat eta irizpen bat egitean gauzatzen da. 

EIT Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko tresna da eta eraikinen ebaluazio-txostenaren baliokidea da. Eraikinen ebaluazio-txostena estatuko gainerako autonomia-erkidegoetan aplikatzen da, estatuko araudiaren arabera(2). Bi aplikazioek xede eta ikuskapen-atal berak dituzte: kontserbazioa, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna.

 www.euskadi.eus/euskoregite

 

(1) Horrenbestez, EIT duten eraikinek eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izango dute, europar araudiak sustatutako tresna bat 235/2013 Errege Dekretuak ezarritako prozeduraren arabera.

(2) Euskal Autonomia Erkidegoko EITren eta eraikinen ebaluazio-txostenaren arteko bateratzea Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren 2014ko martxoaren 31ko ebazpenaren bidez ebatzi dira. Ebazpen horren arabera, eraikinen ebaluazio-txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoko EIT baliokideak dira, eta horrenbestez, EIT Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan aplikatu behar da.

 

Azken aldaketako data: