Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Etxebizitza erosteko laguntzak

Babes Publikoko Etxebizitza (BPE) bat eskuratzeko orduan, izan lehenengo, bigarren edo ondorengo eskualtzea, Eusko Jaurlaritzak horretarako aurreikusi dituen finantza-laguntzak hartzeko aukera eskaintzen dizu.

Jabetza osoan zein azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eskuratzea, beren eranskinekin batera, dagokion finantzaketak ez badu etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean eskuratzen diren lotu gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 gainditzen.

Apirilaren 21ekoa 55/2026 Dekretuak, etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak presaz aldatzen dituenak, ezabatu egin du Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Aginduaren IV. kapitulua, erabilitako etxebizitza librea erosteko dirulaguntzei buruzkoa.

Horrek esan nahi du Dekretu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera ezin dela horrelako etxebizitzak erosteko dirulaguntza berririk eskatu.

Hasitako espedienteek izapidetzen jarraitzen dute; atal honetan, zure espedientea kudeatzean eskatzen zaizkizun izapideak egin ahal izateko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu:

Azken aldaketako data: