Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Onuradunen betebeharrak

Etxebizitza baterako eskubide subjektiboa aitortu bazaizu, betebehar hauek izango dituzu:

  1. Eskabidea aurkeztu zenuen unetik hona gertatuko edozein aldaketa —zure bizikidetza-unitateko pertsona-kopurua aldatuz gero ere bai— Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzaren arloan eskudun den sailari komunikatu beharko diozu, hilabeteko epean.
  2. Gainera, Administrazioak informazioa edo zerbait egiaztatzeko eskatzen badizu, eskatutakoa egin beharko duzu.

Horretaz gain, etxebizitzarako prestazio ekonomikoaren onuraduna bazara, betebehar hauek izango dituzu:

  1. Etxebizitza aldatu baduzu, zure kontratua aldatu bada (errentamendu, azpierrentamendu, gelen alokairu edo bizitoki kolektibokoa) edo aitortu dizuten prestazioari eragiten dion beste edozein aldaketa gertatu bada, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi behar diozu, hilabeteko epean. Aldatzeko eskaera aurkez dezakezu hemen.
  2. Sei hilero, eta hilaren 20a baino lehen, errenta ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu behar dituzu. Bertan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: agindu-emailearen eta onuradunaren datuak, ordaindutako errentaren hilabetea eta urtea, jatorri- eta xede-kontuaren zenbakiak, transferentziaren zenbatekoa eta finantza-entitatearen baliozkotzea, eragiketa behar bezala egin dela modu frogagarrian bermatzen duena.
  3. Halaber, sei hilero, hilaren 20a baino lehen, bizikidetza-unitateko kide guztien errolda-egiaztagiriak edo -agiriak ere aurkeztu beharko dituzu.
  4. Egiaztapen-jarduera guztiak onartu beharko dituzu: bai Alokabide SA sozietateak egiten dituenak, bai Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzek egiten dituztenak
  5. Bidegabe jasotako etxebizitzarako prestazio ekonomikoak itzuli egin beharko dituzu.

Betebehar horiek konplitu ezean, eten egingo da prestazioa, eta ez da aukerarik egongo ordaindu gabeko zenbatekoak berreskuratzeko, eta prestazio osoa azkendu ere egingo da, baldin eta 6 hileko epean egoera hori erregularizatzen ez bada.