Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE) nola eskuratu, jada etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) jasotzen baduzu
Etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta prestazio ekonomikoa (EPE) arautzen dituen Dekretua indarrean sartzean, desagertu egiten da etxebizitzarako prestazio osagarriaren figura (EPO), eta ezin da mota horretako beste prestaziorik aitortu. Dekretua indarrean sartzen denean indarrean dauden EPOak orain arte bezala ordainduko dira, baina ez dira berrituko azkentzen direnean.
Hala ere, aldi iragankor bat aurreikusten da, baldin eta egoera horretan zaudela prestazioa kobratzen jarrai dezazun, zenbait betekizun konplituz gero:
- Zure EPOa azkentzera doanean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailetik eskutitz bat jasoko duzu, eta hor esango zaizu prestazio berria (EPE) eskatzeko aukera duzula, eskabide-inprimakia aurkeztuz (komunikazio horretan bertan erantsita izango duzu inprimaki hori). Zure eskabidea tramitatzen ari den bitartean, prestazio bat jasoko duzu.
- Kasu guzietan, eskabidea aurkeztu beharko duzu. Eskabidea nahi duzun bezala jasoko duzu: modu presentzialean edo elektronikoan.
- Eskabide horretan, Administrazioak dituen datu batzuk egongo dira, baina egokitzat jotzen duzun guztia aldatu eta eguneratu ahal izango duzu.
Eskabide-inprimakia bidaltzen zaizunetik 12 hil pasatzen badira eta inprimakia epe barruan aurkezten ez baduzu, aurkezteko aukerarik gabe geratuko zara
Komunikazioa jaso baduzu eta eskabidea aurkeztu nahi baduzu, klik egin hemen.