Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Babes publikoko etxebizitzen kontratuei oniritzia ematea

2. eskualdatzea eta ondorengoak

Kontratuan nahitaezko datuak jaso ezean, ez da oniritzia emango.

Saltzailearen zein eroslearen jakinarazpenetarako helbideak eguneratuta egon behar du.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Oniritzia eskatzeko inprimakiari honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

  • Orrialde guztiek sinatutako jatorrizko kontratu pribatua.
  • Eskuratzaileen NANaren kopia.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotearen egiaztagiria.
  • Egoera zibilaren erantzukizunpeko adierazpena 
  • Dibortziatuen edo bananduen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
  • Eskuratzaileen PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Horrez gain, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak jasotzen badira (pentsioak, salbuetsitako errentak, zergarik gabeko dietak eta abar), horien ziurtagiria.
  • Aitortzeko betebeharra izan ezean:
    • Foru Ogasunaren ziurtagiria, aurkeztu beharrik eza egiaztatuko duena.
    • Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
  • Hala badagokio, kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztien dokumentu bidezko justifikazioa:
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, eskuratzaileen hiri-ondasunen titulartasunari buruzkoa.
  • Etxebizitza eskuratzeko finantza-laguntzak eskatu nahi izanez gero, eskabide-orria, eskuratzaile guztiek sinatua

Jabekideen arteko salerosketa-kontratuen eta trukatzeen kasuan, honako dokumentazio hau baino ez da aurkeztu behar:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Eskuratzaileen NANen fotokopia.

Garajeak, tratelekuak (lotu gabeak) eta lokalak:

  • Orrialde guztiek sinatutako jatorrizko kontratu pribatua.
  • Eroslearen eta saltzailearen NANen kopia.
  • Ondasunaren erregistroaren ohar soila.

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia

Etxebizitza-premia izatea, 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoari jarraiki. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko agindua da hori.

  • Erroldatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea (etorkizuneko titularretako bat gutxienez).

  • Diru-sarrerak

Salerosketa-erregimenerako ezarritako gehieneko eta gutxieneko urteko diru-sarrera haztatuak izatea. 

Diru-sarreren % 90 lan-etekinetatik eta/edo jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoen eta/edo beken etekinetatik lortu beharko da.

Ezkonduta edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonen kasuan, bi bikotekideek izenpetu beharko dute kontratua.

Babes ofizialeko etxebizitzak erosketa-erregimenean eskuratzeko urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak honako hauek dira:

Etxebizitza mota Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Erregimen berezikoak 9.000 € 28.047,25 €
Erregimen orokorrekoak 12.000 € 43.753,71 €
Tasatu autonomikoak 15.000 € 56.094,5 €

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar duten pertsonentzat eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honako hauek konputatuko dira: dagokion PFEZaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria (oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria), lan-etekinei aplikatutako hobariak eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak.

Errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak konputatuko dira:

  • Lan-etekinen eta langabezia-prestazioen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioen, langabezia-sorospenen, zergarik gabeko dieten eta administrazio publikoen gizarteratze-politiken ondoriozko errenten kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu eta salerosketa-kontratuari oniritzia emateko aurkeztu den egunaren aurrekoa den zergaldia. Interesdunak hala eskatuta, azken 3 zerga-ekitaldien batez besteko haztatua hartuko da kontuan.

Haztatu beharreko elementuak:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoari jarraiki.
  • Etxebizitza bizilekutzat hartuko duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Diru-sarreren gutxienez % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena honako formula honen arabera egingo da: DH = DK x N x A, era honetara ulertuta:

  • DH: diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • DK: Diru-sarrera konputagarriak.
  • N: haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
  • A: haztapen-koefizientea, gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
  • N eta A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharrekoak, honako hauek izango dira:
N KOEFIZIENTEA A KOEFIZIENTEA
1 kide 1,00 1 hartzaile 1,00
2 kide 0,95 2 hartzaile 0,90
3 kide 0,90 3 hartzaile edo gehiago 0,85
4 kide 0,85    
5 kide 0,75    
6 kide 0,65    
7 kide 0,55    
7 baino gehiago 0,50    

  • Erosleen eta saltzaileen datuak, NAN zenbakiak, bizilekuak eta, hala badagokio, jakinarazpenetarako helbideak adierazita. Horrez gain, erosleen egoera zibila zehaztu beharko da, eta, senar-emazteen edo izatezko bikoteen kasuan, erregimen ekonomikoa.
  • Etxebizitzaren eraikuntzaren espediente-zenbakia, eta etxebizitzaren azalera eta deskribapena.
  • Saltzaileen aldeko jabetza-titulua eta inskripzio-datuak.
  • Karga-egoera.
  • Etxebizitzaren eta atxikitako eranskinen prezioa.
  • Ordaintzeko epeak eta baldintzak.
  • Baldintza suntsiarazleak eta/edo etengarriak.
  • Beren-beregi aipatu beharko da hau: kontratua Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erosteko duen lehentasun-eskubidea baliatzearen ondorioetarako jakinarazpen fede-emailetzat hartuko dela (Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. EHAA, 119ZK, 2015eko ekainaren 26a).

Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuetan nahitaez agertu beharreko klausulak (bigarren eskualdatzeak eta ondorengoak):

  • Erosketaren xede den etxebizitza horrek babes publikoko etxebizitzen erregimenaren ondorio diren debeku eta mugak bete behar ditu, eta erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira eta salmentaren prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.
  • Saltzailea beharturik dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehienezko epean ematera, kontratua egiten den egunetik kontatzen hasita, non eta Ordezkaritzak epe hori luzatzen ez duen.
  • Eroslea beharturik dago etxebizitza hori okupatzera sei hilabeteko gehienezko epean giltzak eman zaizkionetik kontatzen hasita, hori ez egiteko arrazoi justuren bat egon ezean.
  • Saltzailea beharturik dago eskuratzaile esku kontratu bat jartzera, Ordezkaritzak behar bezala bisatua.
  • Erosleak etxebizitza horretan izango du bere ohiko etxebizitza iraunkorra sei hilabeteko epean, eta hori egiaztatzeko dagokion udal-ziurtagiria aurkeztu beharko du Lurralde Ordezkaritzan, eta halaber, konpromisoa hartzen du etxebizitza hori bere ohiko etxebizitza iraunkorra izateko.
  • Etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkorrerako ez erabiltzeak normalean okupatu gabe edukiz, edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak, egindako legehauste larri horri dagozkion diru-zigorrez gain, interes sozialarengatik etxebizitzaren desjabetzea eragin dezake.
  • Etxebizitzaren eskualdatzea ekainaren 18ko 3/2015 Legearen preskripzioen eta hura garatzen duten xedapenen menpe dago, erosteko lehentasun-eskubideari buruz.
  • Hitzarmenaren sinatzaileek berariaz onartuko dute 39/2008 dekretuko hamabostgarren artikuluan finkatutako esleipen-prozedura. Azkenean esleipendun suertatzen ez den pertsonari dagokionez, hitzarmen hori zuzenbide osoz ebatziko da.
  • Ekainaren 18ko 3/2015 Legearen babes publikoko erregimenaren ondorio diren gainerako debekuak eta mugak, eta haiek garatzen dituzten gainerako xedapenak bete beharko dira.

Kontratu-modalitate honetan, aurreko ataletan adierazitako nahitaezko datu eta klausulez gain, honako alderdi hauei buruzko estipulazioak jaso beharko dira:

  • Prezioaren zati geroratua.
  • Ordaintzeko modua eta epea edo epeak.
  • Geroratzeei aplikatu beharreko interes-tasa.
  • Epe bakoitzeko zenbatekoa.
  • Kitapen aurreratuak egiteko edo geroratutako zatia erabat kitatzeko baldintzak.
  • Ordaintzeko egutegia ez betetzearen ondorioak.
  • Saltzailearen aldeko jabari-erreserbaren inguruko ituna.
  • Kontratua eskritura publikoan jasotzeko eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko ituna