Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Babes publikoko etxebizitzen kontratuei oniritzia ematea

Erregimen bereziko etxebizitzak alokatua

Erregimen Bereziko Babes Ofizialeko Etxebizitzen errentamendu-kontratuak

Oniritzia eskatzeko inprimakiari honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

  • Orrialde guztiek sinatutako jatorrizko kontratu pribatua.
  • Errentarien NANaren kopia.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotearen egiaztagiria.
  • Egoera zibilaren erantzukizunpeko adierazpena. (Eskabidea elektronikoki eginez gero, ez da beharrezkoa izango aitorpen hori aurkeztea.)
  • Dibortziatuen edo bananduen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
  • Errentatzaileen PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Horrez gain, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak jasotzen badira (pentsioak, salbuetsitako errentak, kargaren salbuespena duten dietak...), horien ziurtagiria.
  • Aitortzeko betebeharra izan ezean:
    • Foru Ogasunaren ziurtagiria, aurkeztu beharrik eza egiaztatuko duena.
    • Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
  • Hala badagokio, kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztien dokumentu bidezko justifikazioa.
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, errentarien hiri-ondasunen titulartasunari buruzkoa.
  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia

Etxebizitza-premia izatea, 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoari jarraiki. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko agindua da hori.

  • Kontratuaren titularrak

Ezkonduta edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden errentarien kasuan, bi bikotekideek izenpetu beharko dute errentamendu-kontratua.

  • Erroldatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea (etorkizuneko titularretako bat gutxienez).

  • Diru-sarrerak

Urteko diru-sarrera haztatu hauek egiaztatzea: 3.000 € edo hortik gorakoak eta 25.000 € edo hortik beherakoak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar duten pertsonentzat eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honako hauek konputatuko dira: dagokion PFEZaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria (oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria), lan-etekinei aplikatutako hobariak eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak.

Errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak konputatuko dira:

  • Lan-etekinen eta langabezia-prestazioen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioen, langabezia-sorospenen, zergarik gabeko dieten eta administrazio publikoen gizarteratze-politiken ondoriozko errenten kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.

Diru-sarreren aldi konputagarria

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondorengo zergaldia, honako data hauen aurrekoa: errentamendu-kontratu pribatuaren sinaduraren data edo, hala dagokionean, kontratua oniritzia jasotzeko aurkeztu zen data. Azken kasu horretan, interesdunak hala eskatuta, azken hiru zerga-ekitaldien batez bestekoa hartuko da kontuan.

Diru-sarreren haztapena

Haztatu beharreko elementuak:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoari jarraiki.
  • Etxebizitza bizilekutzat hartuko duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Diru-sarreren gutxienez % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena honako formula honen arabera egingo da: DH = DK x N x A, era honetara ulertuta:

  • DH: Diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • DK: Diru-sarrera konputagarriak.
  • N: haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberakoa.
  • A: haztapen-koefizientea, gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberakoa.
  • N eta A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharrekoak, honako hauek izango dira:
N KOEFIZIENTEA A KOEFIZIENTEA
1 kide 1,00 1 hartzaile  1,00
2 kide 0,95 2 hartzaile 0,90
3 kide 0,90 3 hartzaile edo gehiago: 0,85
4 kide 0,85    
5 kide 0,75    
6 kide 0,65    
7 kide 0,55    
7 baino gehiago  0,50    

Urteko gehieneko errenta: erregimen bereziko BOE

Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzei aplikagarri zaien urteko gehieneko errenta, hasierakoa, aipatu etxebizitzen eta horiei atxikitako eranskinen gehieneko salmenta prezioaren portzentaje bat izango da, zeina bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren arabera zehaztuko baita, hurrengo taularen arabera:

Babes Ofizialeko Etxebizitzak Sustapen pribatua  Sustapen publikoa
 Bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak  Etxebizitza, azalera-eskubidean  Etxebizitza, jabetza osoan Etxebizitza, azalera-eskubidean  Etxebizitza, jabetza osoan
 3.000 €-ra arteko diru-sarrerak   % 1,88  % 1,71    % 2,50   % 2,27
 3.001 €-tik- 9.000 €-ra arteko diru-sarrerak   % 2,63  % 2,39   % 3,50   % 3,18
 9.001 €-tik- 15.000 €-ra arteko diru-sarrerak   % 3,40  % 3,08   % 4,50   % 4,09
 15.001 €-tik- 18.000 €-ra arteko diru-sarrerak   % 3,91  % 3,56   % 5,20   % 4,73
 18.001 €-tik- 22.000 €-ra arteko diru-sarrerak   % 4,50  % 4,10     % 6,00   % 5,45
 22.001 €-tik- 25.000 €-ra arteko diru-sarrerak  % 5,45  % 4,96   % 7,25

  % 6,60 

Urteko errentaren errebisioa

Errentamendu-kontratuak iraun bitartean edo luzapenetan (bost urtera arte), urteko errenta automatikoki eguneratuko da, Kontsumorako Prezioen Indizeak Euskadin izandako portzentaje-aldaketaren arabera, hain zuzen ere. Errenta urtero eguneratzeko, urte batetik besterako azken indizea erabiliko da, eguneratzearen urteko sortzapen-unean ofizialki eskuragarri dagoena alegia.

Babes publikoko etxebizitzen errentamendu-kontratuetan txertatu beharreko nahitaezko klausulak:

  • Transakzioaren xede den etxebizitza ekainaren 18ko 3/2015 Legean eta hori garatzen duten gainerako xedapenetan ezarritako babes publikoko etxebizitzen erregimenaren ondoriozko debekuei eta mugei lotuta dago, eta, horren ondorioz, erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira, eta errenta-prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.
  • Errentatzailea behartuta dago kontratuaren ale bat (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Lurralde Ordezkaritzak behar bezala ikus-onetsia) errentariaren esku jartzera.
  • Errentatzailea behartuta dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehieneko epean ematera, kontratuaren egunetik aurrera kontatzen hasita.
  • Errentatzaileak konpromisoa hartu behar du etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko, eta sei hilabeteko epean okupatzeko, kontratuaren egunetik aurrera kontatzen hasita.
  • Etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa ez erabiltzeak, normalean okupatu gabe edukitzeak edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak egindako arau-hauste larri horri dagozkion diru-zigorrak ezartzea eragingo du nahitaez.