Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza erosteko laguntzak

Babes Publikoko Etxebizitza (BPE) bat eskuratzeko orduan, izan lehenengo, bigarren edo ondorengo eskualtzea, Eusko Jaurlaritzak horretarako aurreikusi dituen finantza-laguntzak hartzeko aukera eskaintzen dizu.

Jabetza osoan zein azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eskuratzea, beren eranskinekin batera, dagokion finantzaketak ez badu etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean eskuratzen diren lotu gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 gainditzen.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sail honen helburuetako bat etxebizitzen eskaintzan lehenago erabili diren eta gaur egun hutsik eta erabili gabe dauden etxebizitza guztiak barne hartzea da.

Helburu horrekin, finantza-laguntzen programa berri bat garatu dugu etxebizitza aske erabilien erosketarako itzuli beharrik gabeko diru laguntza begiesten den.

Programa hau eguneratzeko garaian, eskatutako baldintzak eta finantza-laguntzak etxebizitza librearen merkatura gero eta neurri handiagoan egokitzeko asmoa ere izan dugu.

Hori dela eta, gehieneko prezioen taula berri bat dago abian, etxebizitza erabiliaren merkatuko prezio baxuen edo baxu-ertainen ildotik, gaur egun, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak etxebizitzaren balioztatze balorearen 5era iritsi daitezkeelarik.

Nolanahi ere, horri buruzko informazio xehatu guztia aurkituko duzu hemen; sortzen zaizkizun gai edo zalantzen inguruko kontsultak egin ahal izango dituzu eta Etxebizitza libre erabilia erosteko finantza-laguntzen Eskabidea zuzenean bete ahal izango duzu ordenagailuan.

Gogoan izan eskabidea bete ondoren Zuzenean – Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetako batean aurkeztu beharko duzula eskatutako dokumentazioarekin batera.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana