Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Babes publikoko etxebizitzen kontratuei oniritzia ematea

Etxebizitzak erostekoa aukera izanik alokatua

Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukera izanik alokatzeko kontratuak

Oniritzia eskatzeko orriarekin batera, honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Orrialde guztiek sinatutako jatorrizko kontratu pribatua.
  • Errentarien nortasun-agirien kopia.
  • Errentariak Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik dauden egiaztagiria.
  • Egoera zibilaren erantzukizunpeko adierazpena. (Eskabidea elektronikoki eginez gero, ez da beharrezkoa izango aitorpen hori aurkeztea.)
  • Dibortziatuek eta bananduek, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
  • Errentarien PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Ordaindutakoaren araberakoa ez den sariren bat kobratzen dutenek, sariaren (pentsioaren, errenta salbuetsien, zergetatik salbuetsitako ordainen…) egiaztagiria.
  • Aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenek,
    • Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dutela egiaztatzeko egindako agiria;
    • Gizarte Segurantzak lan-bizitzari buruz egindako agiria.
  • Azalpen guztiengatiko diru-sarrera gordin guztien egiaztagiriak:
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak errentarien hiri-ondasunen titulartasunari buruz egindako egiaztagiria.
  • Adinduna izatea edo emantzipatu izana.
  • Etxebizitza bat behar izatea.

Etxebizitza bat behar izatea 2012ko urriaren 15eko Aginduaren, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoaren, arabera, kontuan izanda 147/2023 DEKRETUAren -urriaren 10ekoa, etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzkoa- AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

  • Erroldatuta egotea.

Titular izango direnetako bat gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik egotea.

  • Diru-sarrera jakin batzuk izatea.

210/2019 DEKRETUAk (abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) AZKEN XEDAPEN SEIGARRENEAN erosketarako zehazten dituen diru sarrerak betetzea; kontuan izanda 147/2023 Dekretuak AZKEN XEDAPEN LEHENENGOAN egiten dizkion aldaketak. Hots; babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko urteko diru-sarrera haztatuak betetzea.

Diru-sarreren % 90ek laneko irabaziak edo/eta jarduera ekonomiko, profesional edo artistikoetako irabaziak edo/eta bekak izan behar dute.

Ezkondu egin diren edo Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman duten bikoteetan, bi bikotekideek sinatu behar dute kontratua.

Honakoak dira babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak:

Etxebizitza mota Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Erregimen berezikoa 9.000 € 27.125 €
Erregimen orokorrekoa 12.000 € 42.315 €
Tasatu autonomikoa 15.000 € 54.250 €

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dutenei eta aurkeztu behar izan ez arren aurkeztu egiten dutenei dagokienez, dagozkion aitorpenetako zerga-oinarriak (orokorra eta aurrezpenarena) hartuko dira kontuan, baita laneko irabaziei aplikatutako hobariak eta errenta salbuetsiak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez dutenei dagokienez, berriz, honako diru-sarrerak hartuko dira kontuan:

  • Laneko irabaziengatiko eta langabezia-sariengatiko diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioengatiko, langabezia-sariengatiko, zergetatik salbuetsitako dietengatiko eta administrazio publikoen gizarteratze-errentengatiko diru-sarrera gordinen % 100.

Diru-sarreren aldi konputagarria

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitu ondoko eta honako daten aurre-aurreko zergaldiko diru-sarrerak:

  • Etxebizitzak administrazio publiko batek esleitzen baditu, etxebizitzak esleitzeko prozedura hasteko agindua argitaratzeko data.
  • Etxebizitzak sustatzaileak esleitzen baditu, etxebizitzak behin-behinean kalifikatzeko data. Etxebizitzak behin betiko kalifikatu eta urtebete igarotzen bada, salerosketa-kontratua oniritzia eskatzeko aurkezteko data.

Diru-sarreren haztapena

Honakoak hartuko dira kontuan diru-sarrerak haztatzeko:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoarekin bat.
  • Etxebizitzan biziko den bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Diru-sarrerak honako formula honen arabera haztatuko dira: DH = KD x N x A. Honela ulertu behar da formula:

  • DH da diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • KD dira kontuan hartu beharreko diru-sarrerak.
  • N da bizikidetza-unitateko kide kopuruaren araberako haztapen-koefizientea.
  • A da gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberako haztapen-koefizientea.

Honako hauek dira urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharreko N eta A haztapen-koefizienteak:

N KOEFIZIENTEA A KOEFIZIENTEA
Kide 1 1,00 Kide 1 1,00
2 kide 0,95 2 kide 0,90
3 kide 0,90 3 kide edo gehiago 0,85
4 kide

0,85

   
5 kide

0,75

   
6 kide 0,65    

7 kide

0,55    
7 kide baino gehiago 0,50    

Etxebizitza alokatzeko kontratu-eredu honek bost urteko epea ematen du etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzeko; errentariek ez badute bost urteko epean erabiltzen, eskubidea iraungi egingo da.

Ildo horretan, etxebizitza alokatzeko kontratuak bost urte iraun behar du gutxienez, hori baita etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzeko finkatutako epea.

Aplikatu beharreko araudiak xedatzen dituenez gain, etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzea ere bada kontratua iraungitzeko arrazoia.

Alderdiek erabakitzen badute, ordain bat finka dezakete sustatzaileak errentariei etxebizitza erosteko eskubidea emateko. Ordainaren zenbatekoa ezin da izan babes ofizialeko etxebizitza eta hari atxikitako eranskinak saltzeko gehieneko prezioaren % 4tik gorakoa. Ordaina etxebizitza saltzeko preziotik kenduko da, bere osotasunean.

Erosteko aukera izanik alokatzeko kalifikatutako etxebizitzak saltzeko gehieneko prezioak dira etxebizitzen jabetza osoa edo azalera-eskubidea eskualdatzeko behin-behineko kalifikazioak adierazten dituenak.

Guztiz debekatuta dago etxebizitzak saltzeko prezioaren kontura ordainketarik egitea. Hala ere, baldin eta etxebizitzak behin betiko kalifikatu aurretik sustatzaileak eta errentariek salerosketa-kontratu bat egiten badute eta kontratuak konturako aurrerakinak sortzen baditu, aurrerakinak etxebizitza saltzeko preziotik kendu behar dira, bere osotasunean.

Errentariek etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzen badute, ordaintzen dituzten errenten honako ehunekoak etxebizitza saltzeko preziotik kendu behar dira, prezioaren zati bat ordaintzeko aurrerakinak baitira:

  • Etxebizitza erosteko eskubidea lehen urtean erabiltzen badute, % 70 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea bigarren urtean erabiltzen badute, % 65 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea hirugarren urtean erabiltzen badute, % 60 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea laugarren urtean erabiltzen badute, % 55 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea bosgarren urtean erabiltzen badute, % 50 gutxienez.

Erosleen eta saltzaileen datuak: nortasun-agirien zenbakia, etxeko helbidea eta jakinarazpenak bidaltzeko helbidea. Gainera, honakoak zehaztu behar dira: erosleen egoera zibila eta, ezkonduta badaude edo izatezko bikotea badira, araubide ekonomikoa.

  • Etxebizitza eraikitzeko espedientearen zenbakia eta etxebizitzaren azalera eta deskripzioa.
  • Jabetza-titulua eta inskripzio-datuak.
  • Kargen egoera.
  • Alokairuaren iraupena eta etxebizitza alokatzeko kontratua iraungitzeko arrazoiak.
  • Etxebizitza alokatzeko errenta eta errentaren eguneratzea.
  • Sustatzaileak etxebizitza erosteko eskubidea emateko ordaina.
  • Etxebizitza erosteko eskubidearen iraupena.
  • Etxebizitza saltzeko prezioa eta prezioaren zati bat ordaintzeko aurrerakinengatiko kenkariak.
  • Kontratuak etxebizitza erosteko ematen duen eskubidea iraungi arte, sustatzailearen berariazko betebeharra etxebizitza ez eskualdatzeko eta zergapetzeko eta etxebizitzaren gaineko beste eskubiderik ez emateko.
  • Errentarien berariazko betebeharra etxebizitza erosteko eskubidea hirugarrenei ez lagatzeko.
  • Kontratua eskritura publiko bihurtzeko eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko berariazko ituna.
  • Maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin bat –1997ko maiatzaren 20ko EHAAn argitaratu zen, 94. zenbakian–, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitza lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzearen ondorioetarako, kontratua Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea jakinarazpen fede-emailea den berariazko

Etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzea erabakitzen duten errentariek honakoak hartu behar dituzte kontuan:

  • Errentariek babes ofizialeko etxebizitzen erregimenaren ondoriozko debeku eta mugak bete behar dituzte. Etxebizitza erabiltzeko baldintzak behin betiko kalifikazioak adierazten dituenak dira, eta etxebizitza saltzeko prezioek ezin dituzte gainditu ezarritako mugak.
  • Etxebizitza ohiko bizileku iraunkorretarako erabiltzen ez bada eta normalean hutsik edukitzen bada edo bigarren bizilekutarako edo baimendu gabeko beste helburu batzuetarako erabiltzen bada, oso arau-hauste larri bati dagozkion diru-zigorrak ezartzeaz gain, etxebizitza desjabetu daiteke, interes soziala dela medio.
  • Obra berria deklaratzeko eta etxebizitza horizontalean zatitzeko gastuak eta hipoteka-kreditua eratzeko eta banatzeko gastuak etxebizitzaren sustatzaileak ordaindu behar ditu betiere.
  • Etxebizitzaren eskualdaketa ekainaren 18ko 3/2015 Legearen preskripzioen eta hura garatzen duten xedapenen menpe dago..
  • Gainera, 31/1978 Legegintzako Errege Dekretuko< babes ofizialeko erregimenaren ondoriozko gainerako debekuak eta mugak eta haiek garatzeko gainerako xedapenak bete behar dira.

Kontratuak ez baditu adierazten nahitaez adierazi beharreko datuak, ez da emango oniritzia.

Jakinarazpenak bidaltzeko helbideak eguneratuta egon behar du: bai saltzailearenak, bai eroslearenak.