Etxebizitza babestuen salmenta:
Babes ofizialeko etxebizitza baten titularra bazara eta saltzeko asmoa baduzu, lehenik eta behin jakin behar duzu kalifikatuta dagoen etxebizitza orok salmenta-prozesu espezifiko bat errespetatu behar duela beti, eta prozesu horretan argi eta garbi zehaztuta daudela bai erosleak bete beharreko betekizunak bai aplika daitezkeen gehieneko salmenta-prezioaren mugak. Gainera, jakin nahi duzu partikular bati saldu diezaiokezula edo aurretik EAEko administrazioari eskaini diezaiokezula.
Babes ofizialeko etxebizitza Administrazioari eskaintzea erabaki baduzu, bete ezazu , inprimaki (PDF) hau. Behar bezala bete ondoren, eta bertan adierazten den dokumentazio guztia bildu ondoren, dagokion bulegoan entregatu beharko duzu (Zuzenean: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua).
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak zuzenean erosi ahal izango du etxebizitza, edo eroslea edo erosleak izendatu ahal izango ditu.
Salmenta-eskaintza ez onartzeko aukera egongo da honako kasu hauetan:
-
Etxebizitzaren egoerak hala aholkatzen ez duenean.
-
Dagokion udalerriko etxebizitza-eskaintzak eta -eskariak hala aholkatzen duenean.
Etxebizitza partikularrei saltzea erabakitzen duzunean, honako hau hartu behar duzu kontuan:
-
Erosleek indarrean dagoen araudiak babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko ezartzen dituen legezko baldintzak bete behar dituzte.
-
Salerosketa-kontratuak nahitaez txertatu beharreko klausulak izan behar ditu:
-
Etxebizitzaren salmenta-prezioa ezin da izan indarrean dagoen araudiak adierazitakoa baino handiagoa. Hemen, etxebizitza babestu baten gehieneko salmenta-prezioaren simulagailu batera sar zaitezke.
-
Dagokion Lurralde Ordezkaritzak ikus-onetsi behar du salerosketa-kontratua, eta oniritzia eman behar dio, eskritura publikoan jasotzeko, aurreko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren.
Nolanahi ere, kontuan izan behar duzu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak indarrean dagoen araudiak ematen dizkion lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak baliatu ahal izango dituela.