Babestutako etxebizitza motak
Babes publikoko etxebizitzak: babes ofizialeko etxebizitzak eta udal-etxebizitza tasatuak.
- Babes publikoko etxebizitzatzat (BPE) hartuko dira babes ofizialeko etxebizitzak (BOE), udal-etxebizitza tasatuak (UET) eta berariazko legeriak gara ditzakeen beste batzuk.
- Babes ofizialeko etxebizitzak (BOE), araubide orokorreko babes etxebizitzak, erregimen berezikoak edo etxebizitza sozialak eta araubide autonomikoko erregimen tasatukoak izango dira.
- Araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzen (BOET) definizioa, ezaugarriak eta, oro har, araubide juridikoa egungo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzei dagozkienak izango dira, harik eta babes ofizialeko etxebizitzen arloko legeria propioa edo horiek arautzen dituzten erregelamenduzko xedapenak aldarrikatzen diren arte.
- Udal-etxebizitza tasatutzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko udalek babes publikoko araubidea arautuko duen toki-ordenantza promulgatuz ezartzen dituztenak.
GUTXIENEKO ETA GEHIENEKO DIRU-SARRERAK
MOTA/ERREGIMENA | EROSTEKO |
---|---|
BOE OROKORRA | 12.000€ - 43.753,71€ |
BOE BEREZIA/SOZIALA | 9.000€ - 28.047,25€ |
V.T. AUTONOMIKOAK | 15.000€ - 56.094,5€ |
Salbuespenezko egoeren ondorioz esleipendunek Eusko Jaurlaritzaren esku utzi dituzten etxebizitza libreak. Etxebizitza Sailak etxebizitza horiek kalifikatzen ditu eta, aurrerantzean eta etengabe, etxebizitza babestuak izango dira.
Udalek, bestalde, lehendik aipatutakoez gain, udal-etxebizitza tasatuak eraikitzeko eskumena dute. Udalek ezartzen dituzte beren betekizunak toki-ordenantzen bidez, baina babes ofizialeko etxebizitzen kasuan bezala, babes iraunkorreko kalifikazioa izango dute.