Esleipen-prozeduretan parte hartzeko jarraibideak
Jarraian, inskripzioa egin ahal izateko eta etxebizitza babestuen sustapenen esleipenean parte hartu ahal izateko jarraitu beharreko urrats guztiak zehaztuko dira.
Izena emateko prozedura osoa duen bideo bat ere ikusi ahal izango duzu.
Hemen klik eginda sar zaitezke zuzenean inskripzioan, etxebizitza babestuen sustapenen esleipenean parte hartzeko
Sartu identifikazio-pantailara etxebizitza babestuaren sustapenen esleipenean izena emateko eta parte hartu ahal izateko.
Sartzeko, honako bitarteko hauen bidez identifika zaitezke:
- Itsasontzi-joko/(B@kQ)aren bidez +info
- Indarrean dagoen ziurtagiri elektroniko baten bidez.
Identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara etxebizitza-sustapenei buruzko informazioa jasotzen duen espedientea kontsultatzeko erlaitzera.

Zure espedienteko eskaera-baldintzei lotutako izena emateko sustapenak irekita badaude, parte har dezakezun sustapen guztien zerrenda erakutsiko zaizu.
Sustapenak sustapen-kodearen eta dagokien udalerriaren bidez zerrendatzen dira.
Sustapen bakoitzari buruzko informazio laburtua zabaltzeko, interesatzen zaizun izenaren gainean klik egin behar duzu.

Sustapenaren informazioa ikusi ahal duzunean, Parte hartu nahi dut aukera bat ikusiko duzu, eta horretan klik egin beharko duzu etxebizitza-sustapen horretan izena emateko.
Aukera horretan klik eginda, leiho bat irekiko da, eta bertan egingo duzu parte-hartzearen benetako inskripzioa. Horretarako, “bai” erantzun beharko diozu parte-hartzeari buruzko galderari, edo “ez” parte hartzeari utzi nahi badiozu.

Galderari erantzun ondoren, egin klik Gorde eta jarraitu aukeran eta, denbora labur batez itxaron ondoren, pantaila bat ikusiko duzu izapidea behar bezala egin dela adierazteko.
Nahi izanez gero, hartu-agiria inprima dezakezu.
Itxi leiho hori sustapenen erlaitzera itzultzeko.

Parte hartu nahi zenuela adierazi duzun sustapenetan, berriz klik egiten duzunean, aukera hau ikusiko duzu Ez dut nahi parte hartu; beraz, iritzia aldatuz gero, benetan parte hartu nahi ez duzula adieraz zenezake.
Prozesua sustapen bat esleitzeko prozeduran parte hartu nahi duzula adierazteko erabiltzen denaren antzekoa da.

Etxebizitza babestuaren sustapenean parte hartzeko eskaeraren izapidea nola egiten den erakusten duen simulazio bat ikus dezakezu hemen.
Azken aldaketako data:


