Hautatutako pertsonei informazioa ematea
Esleipenen Jakinarazpena
Esleipena egin ondoren, hautatutako eskaerek etxebizitzaren esleipendun izateko ezarritako betekizunak betetzen jarraitzen duten egiaztatzen da.
Behin betiko esleipena interesdunei jakinaraziko zaie, eskaeran jakinarazpenetarako leku egoki gisa adierazitako helbidera.
Jakinarazpena jaso ondoren, epe bat izango duzu esleitu zaizun etxebizitza (edo bizitokia) onartzeko edo ukatzeko.
Esleitu zaizun etxebizitzari edo bizitokiari uko egiten badiozu, edo esleipena jakinarazten bazaizu eta horri erantzuten ez badiozu, baja emango zaizu ETXEBIDEn, eta ezingo duzu inskribatu urtebetez.
Hala ere, uko egiteak ez dira baja emateko arrazoi izango honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:
- Esleitutako etxebizitza (edo bizitokia) onartzeak gainokupazioa suposatzea
- Erosketako esleipen bat egin bitartean langabezian amaitu izana.
- Esleitutako etxebizitza (edo bizitokia) eskatzaileak berariaz aukeratutako udalerri batean ez egotea.
- Erosketako esleipena izan eta etxebizitza-mailegua ukatu zaiela ziurtatzea.
- Logela bakarreko etxebizitza (edo bizitokia) esleitzen bazaio bizikidetza-unitate bati, bikotea osatzen ez duen bi pertsona kide dituena, haien sexua edozein dela ere; edo medikuaren aginduz bere logela eduki behar duen pertsona bat bizikidetza-unitateko kide bada.
- Alokairuko esleipena izan eta ezarritako errenta eskatzaileen diru-sarrera haztatuen % 30etik gorakoa izatea.