Esleipen-prozeduretan parte hartzeko inskripzioa
Sartu hemen: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea. Zoaz “Sustapenak” fitxara.
Izena eman dezakezu honako hauek erabilita:
- BAKQ. info+ (PDF, 1 MB)
- Txartel elektronikoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Instrukzioak hemen kontsultatu ahal dituzu.
Posta arruntez:
Sinatu eskaera eta bidali Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara:
- Araba: Samaniego 2, 1. - 01008 Vitoria-Gasteiz
- Bizkaia:Kale Nagusia 85, 6. - 48011 Bilbao.
- Gipuzkoa: Andia 13, 5. - 20004 Donostia.
Aurrez aurre:
A) Edozein administrazio publikotako erregistro-bulego hauetakoren batean aurkez dezakezu eskabidea, sinatuta.
B) ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, hitzordua eskatuta:
- Araba: Ramiro de Maeztu 10 - 01008 Vitoria-Gasteiz
- Bizkaia: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
- Gipuzkoa: Andia 13 - 20003 Donostia
Aurretiko hitzorduaren xehetasuna
Nahitaezkoa izango da hitzordua eskatzea, eta honako hauek eskatu ahal izango dira:
- Aurrez aurreko arreta
- 945 01 90 00 telefonoaren bidez
Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).
Oharrak
- Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
- Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.