BALDINTZAK
- Adina: adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea.
- Errolda: Etxebizitzaren etorkizuneko titularretako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean egon behar du erroldatuta.
- Diru-sarrerak: Egiaztatu behar duzue, itxitako azken zerga-urtean, «Etxebizitza erosteko, bizikidetza-unitatea osatzen duten eta babes publikoko etxebizitzaren titularkide izango diren pertsona guztiak hartuko dira diru-sarrera konputagarrien hartzaile gisa. Alokairuan hartzeko, diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak», gehienez ondokoak direla:
-
Diru-sarrera haztatuak modu azkar eta errazean kalkulatzeko, eragiketa honako kalkulagailu honen bidez zuzenean egiteko aukera eskaintzen dizugu. Kalkulagailu horretan, diru-sarrerei buruzko datuak, bizikidetza-unitatea osatzen duzuen pertsonen kopurua eta horietatik diru-sarrerak ekartzen dituzuen pertsonen kopurua baino ez dituzu eman beharko. Diru-sarreren simulazioa.
- Etxebizitza-premia:
Etxebizitza-premia: arau orokorra.
- Bizitegi-sistema babestura jabetzan edo azalera-eskubidean jotzeko, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonetako batek ere ezin izango du etxebizitzarik eduki jabetzan,
jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean. - Bizitegi-sistema babestura errentamendu-araubidean jotzeko, bizikidetza-unitatea
osatzen duten pertsonetako batek ere ezin izango du etxebizitzarik eduki jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean».
Eskatzaileak etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsita daude , baldin eta, Euskal Autonomi Erkidegoan kokatutako etxebizitza baten titular badira, eta etxebizitza honako egoeratako batean balego:
(9 bis artikulua) – Etxebizitza-premia: salbuespenezko kasuak.
- Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza baten jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamen-eskubidearen titularrak, edo bizikidetza-unitate bateko kide denak, baldin eta bertako pertsonaren bat Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean badago eta egoera hauetakoren batean badago.
- Ez ditu betetzen Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, betiere bizigarritasun-gabeziak konpontzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada.
- Bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko 15 metro koadrotik beherako azalera erabilgarria izatea. Ondorio horietarako, bizikidetza-unitatea honako hauek osatzen dutela joko da: etxebizitza jabetzan, azalera-eskubidean edo alokairuan eskuratuko duenak, haren ondorengoek eta haren tutoretzapeko pertsonek, gutxienez urtebete lehenagotik beren etxebizitzan erroldatutako aurrekoekin batera.
- Banantze, dibortzio edo izatezko bikotea azkentzeko prozesu baten ondoren, erabilera esklusiboa beste ezkontideari edo bikotekideari esleitzea epai judizial irmo bidez, epai irmo bidez onartutako hitzarmen arauemaile bidez edo eskritura publiko bidez, banaketa edo dibortzio notarialaren kasuan.
- Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute, halaber, 65 urtetik gorakoek edo mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonek edo mugikortasun urri iraunkorra duen seme edo alaba batekin bizi direnek, baldin eta etxebizitza baten jabeak, jabe soilak, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titularrak badira, edo bizikidetza-unitate bateko kideren bat titular horietako bat bada, eta etxebizitza horrek ez baditu betetzen irisgarritasunari buruzko arauak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko. sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasotzen dira) edo etxebizitza hori aipatutako arauak betetzen ez dituen eraikin batean badago
- Era berean, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute etxebizitza baten edo gehiagoren gehienez ere % 50ean jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, edo bizikidetza-unitate bateko kideek, horietako bat haietako bat bada, baldin eta etxebizitzok jaraunspen, legatu edo dohaintza bidez eskuratu badira, partaidetza guztien merkatu-balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada, eta etxebizitza horietako ezein ohiko bizilekua ez bada.
- Ezin izango dute bizitegi-sistema babestura jo etxebizitza baten baino gehiagoren jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, ezta bizikidetza-unitate bateko kideek ere, horietako bat haietako bat bada, nahiz eta horiek guztiak artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan adierazitako egoeraren batean egon.
- Aitzitik, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute 1. apartatuan edo 2. apartatuan adierazitako egoeraren batean dagoen etxebizitza baten eta 3. apartatuan adierazitako egoeran dagoen beste etxebizitza baten edo batzuen jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular edo bizikidetza-unitate bateko kide direnek».
Aurkeztu behar duzun dokumentazioa ezagutu nahi baduzu, berton sakatu.
Mugikortasun urria edo desgaitasun psikikoa duen pertsona zarela egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, honako kasu hauetan izan ezik:
- Desgaitasun psikikoa edo mugikortasun murriztua baduzu, ez duzu gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko alokairuan, eta erosteko nahikoa izango da 3.000 eurora iristea.
- Mugikortasun urriko desgaitasuna baduzu, etxebizitzarik ez izateko betekizunetik salbuetsiko zaituzte, baldin eta bizi zaren etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago, sarbideei eta jasogailuei buruzko zehaztapenak betetzen ez dituen eraikin batean. Gainera, EAEn sustatzen diren egokitutako etxebizitza guztietan hartu ahal izango duzu parte; eta sustapenen batetan, udalerri zehatz batetan erroldatuta egotea eskatuko balitz sabuetzita egongo zinateke, nahikoa izanik EAEn erroldatuta zaudela agiaztatzea.
Aurkeztu behar duzun dokumentazioa ezagutu nahi baduzu, berton sakatu.
Banandua, dibortziatua edo izatezko bikote azkendua zarela egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, baina etxebizitzarik ez izatearen betekizuna ere betetzen duzula ulertuko da:
- Judizialki beste alderdiaren familia-bizileku izendatu den etxebizitza baten titularra bazara.
Aurkeztu behar duzun dokumentazioa ezagutu nahi baduzu, berton sakatu.
65 urtetik gorakoa bazara, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, baina etxebizitzarik ez izatearen betekizuna ere betetzen duzula ulertuko da:
- Aplikatzekoa den araudiaren arabera irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza baten titularra bazara.
Aurkeztu behar duzun dokumentazioa ezagutu nahi baduzu, berton sakatu.
Araudiak zure egoeran dauden emakumeentzat aurreikusten dituen neurri positiboak aplikatu ahal izateko, genero-indarkeriaren biktima den emakume zarela egiaztatu behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Baldintza hori egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, kasu hauetan izan ezik:
- Ez dituzu alokairuaren gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko.
- Gainera, EAEn sustatzen diren etxebizitza guztietan hartu ahal izango duzu parte; eta sustapenen batetan, udalerri zehatz batetan erroldatuta egotea eskatuko balitz sabuetzita egongo zinateke, nahikoa izanik EAEn erroldatuta zaudela agiaztatzea.
- Salbuespen gisa eta Sailaren Agindu bidez, etxebizitzarik ez izateko betekizunetik salbuetsi zaitezke, soilik alokairuko esleipendun izateko.
Aurkeztu behar duzun dokumentazioa ezagutu nahi baduzu, berton sakatu.