Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Nola eskatu etxebizitza

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Identifikazioa

- AIZ daukaten atzerritarren kasuan, bizikidetza unitateko 14 urtetik gorako kideen egoiliar-txartela.

- Europar Erkidegoko atzerritarren kasuan, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena ematearen egiaztagiria, atzerritarren identitate zenbakia (AIZ) erakusten duena.

- AIZ ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen fotokopia.

- Familia liburuaren fotokopia edo jaiotza-ziurtagiri literala, seme edo alaba adingaberen bat badago.

- Banantze edo dibortzio kasuetan, epai irmo bidez onartutako hitzarmen arauemailea, eta, hala behar denean, seme-alaba adingabeen zaintza frogatzen duen epaia.

Ordezkaritza (izapidetze elektronikorako soilik aurkeztu)

Eskaerak adin nagusiko edo emantzipatutako kide bat baino gehiago baditu, ordezkaritza-agiri bat, adinez nagusi diren pertsona guztiek edo emantzipatuek beteta eta sinatuta, eta ordezkari gisa eskaera bidali duen pertsona esleituta.

Bizikidetza-unitatearen baja (izapidetze elektronikorako soilik aurkeztu)

Eskaera baja eman nahi duen pertsonak egiten ez badu, bizikidetza-unitatearen baja-agiria, baja ematen duen pertsonak beteta eta sinatuta. Deskargatu (PDF, 1 MB) *(Adobe Acrobat Reader-ekin irekitzea gomendatzen da)

Egoitza

Euskal elkarteetako pertsonak atzerrian Egoiliartasuna frogatzeko: Titulargairen bat atzerrian bizi diren euskal kolektiboetako kidea dela frogatzen duen agiria.

Etxebizitza-premiaren baldintzaren salbuespenak

  • 1. kasua: etxebizitzak bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituela eta akatsek eraikuntza-konponbiderik onartzen ez dutela egiaztatzen duen ziurtagiri teknikoa.
  • 2. kasua: ebazpen judizialaren eta hitzarmen arautzailearen fotokopia
  • 3. kasua: ohiko bizileku iraunkorra zen etxebizitza esleitzeko dokumentu judizialaren edo notarioaren kopia, eta etxebizitza hori hirugarren mailarainoko odol-ahaidetasunik edo ezkontza-ahaidetasunik ez duen pertsona bati esleitu zaiola adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • 4. kasua: etxebizitza irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiri teknikoa.
  • 6. kasua: etxebizitzak, eraikinak edo biek araudian sarbideei eta jasogailuei buruz jasotako zehaztapenak betetzen ez dituztela egiaztatzen duen ziurtagiri teknikoa.
  • %50etik beherako etxebizitzaren titulartasuna: zinpeko aitorpena, etxebizitzaren partaidetzaren balioa 75.000 eurotik gorakoa ez dela adieraziz, eta bertan bizi diren pertsonen errolda-ziurtagiria.

Diru-Sarrerak

Hasiera batean, ez da beharrezkoa diru-sarreren dokumentazioa aurkeztea. Beharrezkoa bada, eskatuko dira. Nolanahi ere, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak edo antzeko diru-sarrerak (subsidioak, bekak, etab.) jasotzen badira, horien ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Etxeko langileak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden etxeko langileek laneko diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte, babes ofizialeko edozein etxebizitza eskuratzeko betekizun gisa, PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofizialaren bidez. PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofizialtzat hartuko da 10 T eredua, eta, halakorik ezean, froga-balio baliokidea duten dokumentu gisa onartuko dira:

  • a) Lan-kontratuaren kopia, ondoren idatziz egin edo formalizatu bada, soldata adierazita.
  • b) Diru-sarreren edo soldaten ordainketen bankuko frogagirien kopia, enplegu-emailearen izena jasotzen duena.
  • c) Soldaten ordainagirien (nominen) kopia, enplegatzaileak sinatuta.
  • d) Enplegatzailearen edo enplegatzaileen zinpeko aitorpena, horien zenbatekoari buruzkoa.

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gain:

Mugikortasun urriko ezintasuna

  • 888/2022 Errege Dekretuaren arabera emandako ebazpena: mugikortasun urriko %25eko edo 25 puntuko gutxieneko desgaitasuna egiaztatzen duen ebazpena eta erantsitako irizpena, Foru Aldundiak emana.
  • 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera emandako ebazpena: ez da beharrezkoa dokumentaziorik aurkeztea.

Desgaitasun psikikoa

  • 888/2022 Errege Dekretua: aipatutako Dekretuaren I Kapituluan eta II Kapituluan jasotako desgaitasun psikikoa dagoela egiaztatzen duen ebazpena eta erantsitako irizpena, Foru Aldundiak emana. Erantsitako irizpenean jasotako urritasunen artean gutxienez batek F01 eta F99 bitarteko kodea izan behar du.
  • 1971/1999 Errege Dekretua: ez da beharrezkoa dokumentaziorik aurkeztea.

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gain:

  • Seme-alaba adingaberik badago: bananduta edo dibortziatuta egonez gero, edota amaitutako izatezko bikote baten kide izanez gero, hitzarmen arautzailea, eta seme-alaba adingabeen zaintza justifikatzen duen epai judiziala, hala badagokio.
  • Etxebizitza baten titularra bazara, notario batek edo judizialki beste aldearen familia-helbide gisa izendatua izan dena: ebazpen judizialaren edo notario-dokumentuaren fotokopia, baita hitzarmen arautzailearen fotokopia ere.

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gainera:

  • Baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen eta aplika daitekeen araudiaren arabera irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza baten titularra bazara.
  • Etxebizitzaren irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituela egiaztatzen duen agiria.

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gain:

  • Kasu guztietan: dagokion inprimakia, Zuzenean – Herritarrentzako Zerbitzuan eskatu ahal izango dena.
  • Dokumentu hauetako bat:
    • Genero-indarkeriako gertakariak izan direla egiaztatzen duen epai judiziala.
    • Biktimaren aldeko babes-agindua.
    • Oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo espezializatuen gaineko txostena; bertan, genero-indarkeria egon dela egiaztatu beharko da. Txosten hori aginduan ezarritako ekintza positiborako neurriak aplikatzeko interesdunak egindako eskabidearen egunaren aurreko bi urteetan zehar egin behar izan da, eta, bertan, arretarako plan indibiduala jaso beharko da, eta erakunde informatzaileak egin beharko du; bertan, emakume horientzako laguntzak zehaztu beharko dira.
  • Ezkondu edo izatezko bikotea osatu bada:
    • Banantze- edo dibortzio-epaia edo izatezko bikoteen erregistroan baja ematea.
    • Salbuespenez, nahikoa izango da banantze- edo dibortzio-demanda epaitegi eskudunean aurkeztu dela egiaztatzea.
    • Dagokion lurralde-ordezkaritzak bizikidetza-ziurtagiria aurkezteko eskatu ahal izango du egokitzat jotzen duen kasuetan.
  • Ezkondu edo izatezko bikotea osatu EZ bada:
    • Errolda-txartela, ekintza positiboko neurria eskatzen den egunean, eskatzailearekin bizi diren edo erroldatuta dauden pertsonak egiaztatzen dituena.
    • Dagokion Lurralde Ordezkaritzak bizikidetza-ziurtagiria aurkezteko eskatu ahal izango du egokitzat jotzen duen kasuetan.