Alokairu tipologiak
Eusko Jaurlaritzak alokairuan sustatzen dituen etxebizitza gehienak erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak dira, etxebizitza sozialak alegia. Etxebideko erregistroan eskatzaile gisa inskribatu behar duzu hauetako bat eskuratu ahal izateko.
Udalek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ohi dituzte gehien bat. Horrelakoak dira Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak kudeatzen dituenak, Etxebiden inskribatuta dauden pertsonen artean esleitzen dituenak, zein beste hainbat herritan eraiki izan diren sustapen txikiagoak ere.
Sustatzaile pribatuek ere, bigarren aukera honen alde egin izan dute. Adibide ezagunena Gasteizko Vitalquilerrena da, baina badira herri txikiagoetan sustatutakoak ere.
Hauen etxebizitzen urteko gehieneko errenta, bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren eta etxebizitza horren prezioaren arabera ezarriko da. Etxebizitzaren prezioa, etxebizitzaren azalera erabilgarria dagokion m²-ko prezioarekin biderkatuta kalkulatuko da, etxebizitza motaren eta etxebizitza kokatuta dagoen udalerriaren arabera. Bere jabetzako etxebizitzetan, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du ordaindu beharreko errenta bizikidetza-unitateen urteko diru sarreren %30 baino handiagoa izan ez dadin.
Beste aukera bat, Bizigune programaren bidez kudeatzen diren etxebizitza libreak izan daitezke. Jabeek Eusko Jaurlaritzaren esku jartzen dituzten etxebizitza hauek, zaharrak edo ia berriak izan ohi dira.
Horrez gain, ASAP programak ere etxebizitza libreak kudeatzen ditu, bere ezaugarri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen
Amaitzeko, gaur egun ezagunak ez diren arren, datozen urteotan ugariak izango dira sustatuko diren zuzkidurako bizitokiak. Izatez, ez dira etxebizitzak, ekipamendu publikoak baizik, eta horregatik, ez dira inoiz saldu ahal izango.
Etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki horiek eskuratu ahal izateko, diru-sarrera haztatu hauek egiaztatu beharko dira (ASAPen ez dira haztatuko):
ALOKAIRUA | ||
Gehieneko diru-sarrerak | Gutxieneko diru-sarrerak | |
Sozialak - Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak | 3.000 € | 28.047,25 € |
Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak | 9.000 € | 43.753,71 € |
Zuzkidura-bizitokiak | 3.000 € | 43.753,71 € |
BIZIGUNE | 3.000 € | 21.100 € |
ASAP | 15.000 € | 39.000 € |
*Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko aitortutako eskubide subjektiboa duten pertsonek, indarkeriaren biktima diren emakumeek, mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonek eta desgaitasun psikikoa egiaztatzen dutenek.