Araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokien hileko kanonak
Etxebizitza horien urteko gehieneko errenta familia-unitate errentariaren urteko diru-sarreren eta etxebizitzaren prezioaren arabera finkatzen da. Etxebizitzaren prezioa zehazteko, etxebizitzaren azalera erabilgarria metro koadroko prezioarekin biderkatuko da, etxebizitza motaren eta etxebizitza kokatuta dagoen udalerriaren arabera.
Bizigunen, etxebizitza-kontratuaren titularren diru-sarrera haztatuen % 30ean finkatuko da errenta.
ASAPen, etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu beharreko errentak ezin izango du gainditu bizikidetza-unitatearen diru-sarreren % 30.
Logela bakarreko araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiengatiko hileko kanonak honako hauek izango dira:
- 15.000 eurora arteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 150 euro.
- 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 200 euro.
- 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 250 euro.
- 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000:300 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak.
- 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 350 euro.
Kasu bakoitzean ateratzen den kanonari hilean 60 euro gehituko zaizkio zuzkidura-bizitokiak atxikitako garajea badu.
Bi logelako araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiengatiko hileko kanonak honako hauek izango dira:
- 15.000 eurora arteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 180 euro.
- 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 240 euro.
- 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:300 euro.
- 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 360 euro.
- 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 420 euro.
Kasu bakoitzean ateratzen den kanonari hilean 60 euro gehituko zaizkio zuzkidura-bizitokiak atxikitako garajea badu.