Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Xedapenak

Eskatzaileen baldintzak

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia: bizikidetza-unitateko kide guztiek ezin izango dute etxebizitzarik eduki jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean, aurreko bi urteetan, eta egoera horretan jarraituko dute salerosketaren eskritura publikoa egin arte edo errentamendu-kontratua formalizatu arte.
    Salbuespenak:
    1. 1. EAEko etxebizitza baten edozein ehunekotan ohiko etxebizitza iraunkor gisa jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean titular izanik edo aurreko bi urteetan izan badira, etxebizitza hori honako egoera hauetan egotea:
      1. 317/2002 Dekretuako bizigarritasun-baldintzak ez betetzea.
      2. Dibortzio- edo banantze-prozesu baten ondoren edo izatezko bikoteak amaitu ondoren, etxebizitza beste ezkontidearen familia-bizileku gisa judizialki esleitu izana.
      3. Etxebizitza jabearekin ahaidetasunik ez duen hirugarren pertsona bati esleitu izana, hipoteka betearazteko prozesu baten ondoren.
      4. Etxebizitzak irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituenean, titularrak 70 urtetik gorakoak direnean.
    2. Etxebizitzaren titulartasuna bateragarria da beste etxebizitza baten edo batzuen % 50 baino gutxiago jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean edukitzearekin, baldin eta partaidetzen guztizko balioa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.
    3. Etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsita dauden pertsonak Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatu ahal izango dira, baina alokairu-araubideko etxebizitza-eskatzaile gisa soilik.
    4. Etorkizuneko titularretako bat Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, aplikatzekoa den araudiak ezarritako gutxieneko antzinatasunarekin.
  • Diru-sarrerak. Bizikidetza-unitatea osatzen duten eta babes ofizialeko etxebizitzaren titularkide izango diren pertsona guztiak hartuko dira diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat.
    • araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 3.000 eurotik 25.000 eurora bitarte;
    • araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eurotik 25.000 eurora bitarte;
    • araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak alokatzeko: 3.000 eurotik 39.000 eurora bitarte;
    • araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eurotik 39.000 eurora;
    • etxebizitza tasatu autonomikoak erosteko eta alokatzeko: 12.000 eurotik 50.000 eurora.
    • genero-indarkeriaren biktimentzat eta mugikortasun urriko desgaituentzat ez dago gutxieneko diru-sarrerarik alokairurako, eta azken horietarako, erosteko gutxieneko diru-sarrera 3.000 € da.
  • Diru-sarreren haztapena: DSP=ZO DSZ*N*A
    • DSZ: Diru-sarrera zenbakarriak ZO: PFEZren aitorpenaren zerga-oinarria (lan-etekinei buruzkoa: ZO + hobariak).
    • N: koefiziente haztatzailea kide kopuruaren arabera (1 = 1,00; 2 = 0,95; 3 = 0,90; 4 = 0,85; 5 = 0,75; 6 = 0,65; 7 = 0,55; 8 edo gehiago = 0,50).
    • A: haztapen-koefizientea, diru-sarreren % 20 ematen duten kide kopuruaren arabera (1 = 1,00; 2 = 0,90; 3 edo + = 0,85).

  • Etxebizitza eskuratzeko araubidea eta udalerriaren izendapena: Eskaeran bakarrik aukeratu ahal izango da etxebizitza erosteko edo alokatzeko, baina ez biak aldi berean. Udalerri hauetan parte hartu nahi da: erroldatze-udalerriak, lantokietakoak edo guztiak.
  • Esleipen-prozeduretan parte hartzea: interesdunek aldez aurretik izena eman duten zozketetan soilik hartuko da parte, betiere araudi aplikagarriko baldintza guztiak betetzen badituzte.
  • Eskriturak egitea eta kontratua formalizatzea.