BPE Ezaugarriak
Etxebizitza motak
- Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak (sozialak)
- Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
- Etxebizitza tasatu autonomikoak
- Udal-etxebizitza tasatuak
Gehieneko azalera
- Etxebizitza: 90 m2 erabilgarri (120 m2 5 kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateentzat edo familia ugarientzat; birgaitze bidezko sustapena eta birgaitze integratuko areak, gehienez ere etxebizitzen %3 sustapen bakoitzeko)
- Trastelekua: 13,5 m2
- Garajearen gehieneko azalera erabilgarria: 30 m2 (20 m2 sarbidea eta erabilera indibiduala badira)
Lurzoruaren eragin-balioaren mugak
- Gehieneko salmenta-prezioaren % 15 araubide bereziko etxebizitzetan
- Gehieneko salmenta-prezioaren % 20 araubide orokorreko etxebizitzetan
- Gehieneko salmenta-prezioaren % 25 etxebizitza tasatu autonomikoetan
Esleitzeko prozedura
- Saila eta bere sozietate publikoak: zozketa notarioaren aurrean. Sailaren erregistroan inskribatutako pertsonak
- Udalen esku-hartzea: zozketa notarioaren aurrean. Saileko Erregistroan edo Udaleko Erregistroan inskribatutako pertsonak. Erroldatze-baldintzak ezartzeko askatasuna (salbu eta Sailaren laguntzak jaso badira, eta erroldatzea gehienez 3 urtekoa bada)
- Sustatzaile pribatuak udalaren esku-hartzerik gabe: zozketa notarioaren aurrean. Sailaren erregistroan inskribatutako pertsonak
Baremazioa lehentasun-ordenan alokairuko sustapenetarako:
- Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko inskripzioaren antzinatasuna
- Bizikidetza-unitateko kideen kopurua
- Diru-sarrerak
- Erroldatzea
- Etxebizitza-premia berezia
Babes-araubidearen iraupena: iraunkorra. Deskalifikazioa birkokatzeetarako (desjabetzeak) etxebizitzen kasuan baino ez da kontuan hartzen, eta deskalifikatu ahal izango dira birkokatutako pertsonek edo haien kausadunek eskatuta, behin 20 urte igaro ondoren, kalifikazioaren datatik zenbatzen hasita.
Zuzkidura-bizitokiak
- Bizitoki-unitate bakoitzaren azalera erabilgarria ez da 25 m2 erabilgarritik beherakoa izango, ezta 60 m2 erabilgarritik gorakoa ere.
- Jateko, janaria prestatzeko eta lo egiteko gela bat izango dute gutxienez, baita dutxa duen komun independente bat ere.