Ohiko kasuak
A KASUA: "Oraindik ez dut kaleratu, etab...
- ...baina etxea kentzearen beldur naiz, ezin dudalako mailegua ordaindu”
- ...baina mailegua eman zidan finantza-erakundeak etxegabetzeko prozedura judiziala jarri du abian”
- ...nire etxebizitza enkantean atera da”
- ...pisua 3 hilabetetan uztera behartzen naute”
Zure jabetzako etxebizitza bakarra bada, zure etxebizitzaren erosketa-balioa ez bada 350.000 eurotik gorakoa, eta mailegua kutxarekin edo bankuarekin berriro negoziatzen saiatzeak ez badu arrakastarik izan, Bitartekaritza Zerbitzura jo dezakezu, eta, horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko duzu telefonoz:
Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
---|---|---|
946 613 210 | 946 613 210 | 943 011 496 |
- ...baina alokairuan bizi naizen etxebizitzaren jabeak etxebizitza uztera behartu nahi nau”
Ezin zara sartu Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Familien Gainzorpetzeari Laguntzeko Zerbitzura (PDF, 1996 KB), etxebizitza erosteko finantza-erakunde batekin kontratatutako hipoteka-maileguaren kuotak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonen eta familien egoera arintzeko diseinatu baita. Horrek esan nahi du Justizia Sailaren mendeko Bitartekaritza Zerbitzua eta Etxebizitza Sailburuordetzaren ezohiko neurriak berariaz eta esklusiboki gaitu direla jabe diren pertsonentzat eta familientzat.
Nolanahi ere, komenigarria litzateke ETXEBIDEko Eskatzaileen Erregistroan inskribatzea.
B KASUA: "Etxetik bota naute…
- ...alokairuko etxebizitza batena”
Ezin zara sartu Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Familien Gainzorpetzeari Laguntzeko Zerbitzura, ez duelako atzeraeraginik, eta horrek esan nahi du Bitartekaritza Zerbitzuak (Justizia Sailaren mendekoa) ezin duela jardun, eta ezin izango duzula baliatu Etxebizitza Sailburuordetzak gaitutako aparteko neurriak.
Nolanahi ere, komenigarria litzateke ETXEBIDEko Eskatzaileen Erregistroan inskribatzea. - ...nire jabetzakoa zen etxebizitza bat...”
Ezin zara sartu Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Familien Gainzorpetzeari Laguntzeko Zerbitzura (PDF, 1996 KB), etxebizitza erosteko finantza-erakunde batekin kontratatutako hipoteka-maileguaren kuotak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonen eta familien egoera arintzeko diseinatu baita. Horrek esan nahi du Justizia Sailaren mendeko Bitartekaritza Zerbitzua eta Etxebizitza Sailburuordetzaren ezohiko neurriak berariaz eta esklusiboki gaitu direla jabe diren pertsonentzat eta familientzat.
Nolanahi ere, komenigarria litzateke ETXEBIDEko Eskatzaileen Erregistroan inskribatzea.
Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziozkoengatik lana galdu ondoren etxebizitzaren jabetza galdu baduzu, gogorarazten dizugu «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzko Agindua hirugarrenez aldatzen duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2009ko azaroaren 4ko Aginduak (2009ko azaroaren 23ko EHAA, 225. zk.) egoera hori jasotzen zuela Etxebizitza Libre Hutsaren BIZIGUNE Programaren esleipen-prozedura orokorrean lehentasun-ordena ezartzeko orduan, etxebizitza bat lortzeko aukerak areagotzeko.