Izena Nola Eman
ETXEBIDEn izena emateko betekizunak betetzen badituzu eta beharrezko dokumentazioa bildu baduzu, izena emateko inprimakia bete dezakezu.
Inskripzioa erabat modu elektronikoan aurkeztu nahi baduzu:
- Egiaztatu behar den dokumentazioa baduzula formatu elektronikoan (pdf motako fitxategiak, gehienez ere 3 MB). Aldez aurretik kontsulta dezakezu zer dokumentazio behar den zure kasuan.
- Eskaera sinatzeko, Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri elektroniko baliodun bat behar duzu (B@kQ ziurtagiria, NANe eta/edo ONA txartela) Informazio gehiago duzu hemen, baliozkoak diren bitarteko elektronikoei buruz.
Izapidea amaitu ondoren:
- Eskaeraren sarrera-erregistro ofiziala duen egiaztagiri bat inprima dezakezu.
- Zure ziurtagiri elektroniko balioduna erabiliz sar zaitezke zure espedientera, eta haren egoera kontsultatu.
Eskaera formalizatzeko orduan, gogoratu:
- Pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitate edo gehiagotan egon.
- Eskaera 2 urtean behin berritu beharko duzu.
Nahiago baduzu, online bete dezakezu inprimakia, gero inprimatzeko eta paperezko dokumentazioarekin batera aurkezteko:
- Izapidea amaitzean aurkezten den PDF dokumentua inprimatu behar duzu, online inprimakian sartutako datuak berretsi ondoren.
- Eskaeraren titular izango diren familia-unitateko kide guztiek sinatu behar dute eskaera.
- Eskaera eta eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu behar dituzu. Horretarako, bi aukera dituzu:
- Aurrez aurre:
- Etxebiderekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten udaletan, zure erroldatze-udalerria bada: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao, Getxo, Vitoria-Gasteiz, Oiartzun, Urretxu, Zumaia eta Zarautz (arreta Zarautz-Lur zerbitzuan).
- ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren leihatiletan, hitzordua eskatuta:
- Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz.
- Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao.
- Andia 13 - 20003 Donostia.
- Postaz, eskaera dagokion lurralde-ordezkaritzara bidalita.sta bitartez:
- Araba: Samaniego 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz
- Bizkaia: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
- Gipuzkoa: Andia 13 - 20003 Donostia
- Aurrez aurre: