Babespeko jardunak
Babespeko jardunak
- Babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako eraikuntza berriko etxebizitzak sustatzea, alokairuan edo salmentan lagatzeko edo norberaren erabilerarako.
- Etxebizitza libreak sustatzea alokairu babestuan jartzeko.
- Babes ofizialeko etxebizitzak eta erabilitako etxebizitza libreak eskuratzea, betiere eskuratzailearen bizileku ohiko eta iraunkorra izango badira.
- Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea.
- Erabilitako etxebizitza alokatzea (errentariarentzako laguntzak).
- Etxebizitza alokairu babestuan jartzea.
- Etxebizitzak erostea babespeko alokairuan jartzeko, baita etxebizitzak lagatzea ere alokairu babestuan jartzeko.
- Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzea.
- Birgaitze-jardunak, baldin eta etxebizitzak sustatzeko helburua badute, ondoren jabetzan edo alokairu babestuan jartzeko.
- Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzea.
- Zuzkidura-alojamenduak sustatzea eta eraikitzea.
- Landa-inguruneetan etxebizitzak birgaitzeko eta alokairuan jartzeko proiektu pilotuak martxan jartzea, ingurune hori sustatzeko programa publikoen lagungarri gisa.
Finantza-neurri motak
- Finantzaketa kualifikatua: mailegu kualifikatuak eta banku-deskontuak.
- Zuzeneko laguntza ekonomikoak: subsidiazio osoa edo partziala, eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
Mailegu kualifikatuen finantza-baldintzak:
Euriborra da erreferentziazko hipoteka-indizea. Hasierako onarpen-tasak goreneko baten eta gutxieneko baten artean daude, babespeko jardunaren arabera:
FIGURA | EPEA | GUTXIENEKO TASA | GEHIENEKO TASA |
---|---|---|---|
Alokairuan edo salmentan lagatzeko SUSTATZEA / Alokairuan lagatzeko BIRGAITZEA |
20 + 4 (15 urteko errentamendua) 30 + 4 (50 urteko errentamendua) |
E + 2,25% | E + 4,00 % |
Zuzkidura-alojamenduak sustatu eta eraikitzea | 30 + 3 | E + 2,25% | E + 4,00 % |
Etxebizitzak eskuratu edo lagatzea alokairu errentamendu jartzeko |
15 + 8 (15 urteko errentamendua) 25 + 8 (50 urteko errentamendua) |
E + 2,25% | E + 4,00 % |
Lurzorua eskuratzea eta/edo urbanizatzea | 12 (6 + 6) edo 12 (9 + 3) | E + 2,25% | E + 4,00 % |
Babes publikoko etxebizitzak ESKURATZEA Finantziazioa salmenta-prezioaren ≤80% | 35 urte eta gabealdi gehigarriko 3 urte | E + 1,25% | E + 2,25% |
Ondare urbanizatua eta eraikia BIRGAITZEA | 15 urte eta gabealdi gehigarriko 3 urte | E + 1,25% | E + 2,50% |
Hileko kuota-ordainketa (amortizazioa eta interesak) ezarri da. Behin hamabi hilabete igaro ondoren, interes-tasa eguneratzen da sei hilean behin.
Berriz erosteko bermea
Kreditu-entitateek eta EAEko Administrazioak sinatutako finantza-lankidetzako hitzarmenaren esparruan, etxebizitzaren eskuratzaileak hipoteka-kreditua ordaindu ezin badu, Etxebizitza Sailak berriz erosiko du etxebizitza.