Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitzaren Gida Plana 2025-2027

Ardatzak eta estrategiak

1. ardatza: ETXEBIZITZA ESKURAGARRIA SUSTATZEA

1.1. estrategia: Babes publikoko etxebizitzen sistema garatzea

1.2. estrategia: Lurzorua mobilizatzea, babes publikoko etxebizitzak garatzeko

1.3. estrategia: Alokairu-parkeko esleipen-prozedurak eta aniztasun soziala hobetzea

1.4. estrategia: Lehendik dagoen parkeko etxebizitzak alokairu eskuragarrirantz mobilizatzea

2. ardatza: ERAIKINEN ETA ETXEBIZITZEN PARKEA BIRGAITZEA

2.1. estrategia: Etxebizitzak birgaitzea eta berritzea sustatzea, eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta eraikuntza jasangarria hobetuz

2.2. estrategia: Birgaitzeko hirigintza-sozietateekin, udalekin eta etxebizitza-elkarte publikoekin koordinaturik jardutea, herritarrei arreta hobea emateko eta birgaitze-agentearen figura eta birgaitze osoa sustatzeko

3. ardatza: ETXEBIZITZA ESKURATZEKO ETA GAZTEEN EMANTZIPAZIO PROZESUETARAKO PRESTAZIO ETA LAGUNTZA SISTEMA

3.1. estrategia: Prestazio- eta laguntza-sistemaren bidez, gazteei bizi-proiektu berri bat hasten laguntzea

3.2. estrategia: Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonek etxebizitza eskuragarri bat eskuratzea bermatzera bideratutako baliabideen eta prestazioen sistema garatzea

3.3. estrategia: Zaurgarritasun- eta babesgabetasun-egoera berezia duten kolektiboei arreta jartzea (etxegabetzeen bizileku-alternatiba, genero-indarkeria, etxerik gabeko pertsonak, inklusio soziala...)

4. ardatza: MODERNIZAZIO JASANGARRIA ETA ERALDATZAILEA ERAIKUNTZAREN SEKTOREAN

4.1. estrategia: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Industrializazioaren Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa (PERTE) eta sektorerako beste finantzaketa-lerro posible batzuk ezartzea

4.2. estrategia: Industrializazio-estrategiaren bidez eraikuntza-sektorea eta enpleguaren kalitatea indartzea

4.3. estrategia: Eraikuntzan eta birgaitzeetan kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzea

5. ardatza: GOBERNANTZA ETA KOORDINAZIO SISTEMAK

5.1. estrategia: 2036ko Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala bultzatzea, etxebizitza-politikaren ardatz nagusi gisa

5.2. estrategia: Gobernantza-sistemak indartzea eta koordinazio publiko-pribaturako sistemak eta tresnak garatzea

5.3. estrategia: Elkarlan eta koordinazio publiko-pribatua indartzea

5.4. estrategia: Etxebizitza-politikei behatzeko eta horiek ebaluatzeko sistemak bultzatzea

5.5. estrategia: Herritarrekiko komunikazio- eta arreta-sistemak hobetzea, eta haien eskariei modu eraginkorragoan erantzutea

5.6. estrategia: Finantzaketa tradizionalaren osagarri diren finantzaketa-estrategiak

  • 1.1 estrategia Babes publikoko etxebizitzen sistema garatzea
    • Babes publikoko etxebizitza mota guztiak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzea.
    • Alokairu eskuragarria sustatzea.
    • Etxebizitza eskuragarriaren beharrari aurre egiteko formula berriak bultzatzea.
    • Etxebizitzen erosketa publikorako programa.
    • Babestutako etxebizitzen eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak erabiltzea.
    • ALOKABIDEk kudeatzen dituen etxebizitzen parkea handitzea.
    • Etxebizitza arloan eskumenak dituzten administrazioekin hitzarmena
  • 1.2. estrategia Lurzorua mobilizatzea, babes publikoko etxebizitzak garatzeko
    • Konpromiso instituzionala bultzatzea, lurzoruaren aktibazioa bizkortzeko eta bultzatzeko.
    • Arau-aldaketak lurzoruaren legean eta hirigintzako estandarren dekretuan.
  • 1.3. estrategia Alokairu-parkeko esleipen-prozedurak eta aniztasun soziala hobetzea  
    • Esleipen-prozedurak hobetzea, etxebizitza eskuratzeko behar berezia duten pertsonen eta familien beharretara hobeto egokitzeko.
    • Eraikitako etxebizitza-parkearen nahasketa eta kohesio soziala sustatzea.
  • 1.4. estrategia Lehendik dagoen parkeko etxebizitzak alokairu eskuragarrirantz mobilizatzea
    • Etxebizitza hutsak mobilizatzeko programak hobetzea.
    • Jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzko ekainaren 8ko 149/2021 Dekretuaren ezarpena sustatzea.
    • Etxebizitza babestuen parkea kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozesuekin jarraitzea
  • 2.1. estrategia Etxebizitzak birgaitzea eta berritzea sustatzea, eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta eraikuntza jasangarria hobetuz
    • Parke pribatuko birgaitze- eta jasangarritasun-programak hobetzea
    • Etxebizitzen parke publikoaren mantentzea eta birgaitzea bultzatzea, haren eraginkortasun energetikoa hobetuz.
    • Irisgarritasun unibertsala sustatzea.
  • 2.2. estrategia Birgaitzeko hirigintza-sozietateekin, udalekin eta etxebizitza-elkarte publikoekin koordinaturik jardutea, herritarrei arreta hobea emateko eta birgaitze-agentearen figura eta birgaitze osoa sustatzeko
    • Aurreko Planean zehar birgaitzea dinamizatzeko gauzatutako erakundearteko koordinazioa bultzatzen jarraitzea.
  • 3.1 estrategia Prestazio- eta laguntza-sistemaren bidez, gazteei bizi-proiektu berri bat hasten laguntzea
    • Alokairu libreko merkatuan emantzipazio-prozesuak errazten dituen prestazio-sistema indartzea eta zabaltzea
    • Erosketa libreko merkatuan emantzipazio-prozesuak errazten dituen prestazio-sistema indartzea eta zabaltzea
    • Emantzipatzen laguntzeko orientazio- eta informazio-sistemak indartzea.
  • 3.2 estrategia Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonek etxebizitza eskuragarri bat eskuratzea bermatzera bideratutako baliabideen eta prestazioen sistema garatzea
    • Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboaren aplikazioa eta alokairu-prestazioen kudeaketa koordinatua bultzatzea.
    • Finantza-laguntzarako neurri berriak zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat.
  • 3.3 estrategia Zaurgarritasun- eta babesgabetasun-egoera berezia duten kolektiboei arreta jartzea (etxegabetzeen bizileku-alternatiba, genero-indarkeria, etxerik gabeko pertsonak, inklusio soziala...)
    • Hirugarren sektorearekin kolaboratzea, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonen beharrei hobeto erantzuteko.
    • Esleipen-kuotekin lotutako jarduketak eta etxegabetze judizialen prozesuetan esku hartzea.

  • 4.1 estrategia Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Industrializazioaren Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa (PERTE) eta sektorerako beste finantzaketa-lerro posible batzuk ezartzea
    • Estatu mailako PERTEren finantzaketa-lerroetara eta sektorearen lehiakortasuna eta industrializazioa sendotzen lagunduko duten beste finantzaketa-iturri batzuetara sarbidea izatea eta horiek ezartzea.
  • 4.2 estrategia Industrializazio-estrategiaren bidez eraikuntza-sektorea eta enpleguaren kalitatea indartzea
    • Enpresa-ehuna eta hark balio erantsia sortzeko duen potentziala indartzea.
  • 4.3 estrategia Eraikuntzan eta birgaitzeetan kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzea
    • Arkitektura kalitatezko politikaren ardatz gisa finkatzea.
    • Eraikuntza publikoan ikerketa + berrikuntza + jasangarritasuna sustatzea.
    • Euskadiko Arkitektura Institutua (EAI) bultzatzea, agente dibulgatzailea eta dinamizatzailea den heinean.
  • 5.1 estrategia 2036ko Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala bultzatzea, etxebizitza-politikaren ardatz nagusi gisa
    • 2036ko Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialarekin lotutako tresnak eta elkarlanerako foroak sendotzea.
  • 5.2 estrategia Gobernantza-sistemak indartzea eta koordinazio publiko-pribaturako sistemak eta tresnak garatzea
    • Tentsio-eremu deklaratutako udalerrietan, etxebizitza-merkatuan esku hartzea.
    • Etxebizitza-larrialdiari aurre egiteko eskumenak dituzten askotariko erakundeen artean koordinatuta, mekanismo eta tresna juridikoak inplementatzea.
    • Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikarekin lerrokatuta dagoen fiskalitatea eta haren finantzaketa hobetuko duten finantza-tresnak diseinatzen eta ezartzen laguntzea.
  • 5.3 estrategia Elkarlan eta koordinazio publiko-pribatua indartzea
    • Sektore pribatuarekiko elkarlana indartzea, Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialak markatzen duen estrategiaren ildotik.
    • Hirugarren sektorearekiko elkarlana indartzea, Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialak markatzen duen estrategiaren ildotik.
  • 5.4 estrategia Etxebizitza-politikei behatzeko eta horiek ebaluatzeko sistemak bultzatzea
    • Euskadiko etxebizitza-politikaren berezko plangintza- eta ebaluazio-sistemak bultzatzea.
  • 5.5 estrategia Herritarrekiko komunikazio- eta arreta-sistemak hobetzea, eta haien eskariei modu eraginkorragoan erantzutea
    • Herritarrei zuzendutako arreta-, komunikazio- eta entzute-sistemak hobetzea.
    • Prozesu administratiboen eraginkortasuna hobetzea.
  • 5.6 estrategia Finantzaketa tradizionalaren osagarri diren finantzaketa-estrategiak
    • Etxebizitza-politiken finantzaketa-sistema espezifiko berriak ezartzea.
    • Europako eta nazioarteko instituzioetatik datorren finantzaketa bilatzeko eta eskuratzeko lanarekin jarraitzea.