Etxebizitza alorrean eskumena duen Sailak bermatu egingo die ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa), merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programako etxebizitzen errentatzaileei errenta kobratuko dutela kontratua izenpetzen den egunetik bertatik eta defentsa juridikoa izango dutela errentamendu-harremanarekin lotutako gatazketan. Hori guztia, artikulu honetako 3 eta 4 paragrafoetan zehaztutako mugen barruan.
Errentan hartutako etxebizitzetan eta altzarietan errentariek egindako kalteen konponketa ere bermatuko zaie, artikulu honetako 3 eta 4 paragrafoetan zehaztutako mugen barruan bermatu ere..
Horretarako, etxebizitza alorrean eskumenak dituen Sailak behar diren aseguru-polizak kontratatuko ditu, ordaindu gabeko errentei, kalte materialei, errentarien ekintza bandalikoei, erantzukizun zibilari, defentsa juridikoari eta etxeko asistentziari aurre egiteko, hain zuzen..
Aseguratutako kapitalak honako hauek izango dira, gutxienez: