Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
ASAP programa

Etxebizitzen betekizunak

ASAP programan sartzeko, etxebizitzek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Babes publikoko araubideren baten pean ez egotea, beraz, etxebizitza librea izatea.
  • Egituraren eta eraikuntzaren egokitasunari eta bizigarritasunari buruzko baldintza orokorrak betetzea, hain zuzen ere Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak III eta IV. Eranskinetan (PDF, 35KB) edo haren ordezko araudietan adierazitakoak.
  • Txukun eta garbi egotea.
  • Sukaldea behar bezala hornituta edukitzea: janaria prestatzeko plaka, harraska, arropa-garbigailua, hozkailua eta ke-kanpaia; eta bainugela ere bai: komuna, konketa eta dutxa edo bainuontzia. Horien guztien funtzionamenduak egokia izan behar du.
  • Ez egotea lehendik alokatuta, ez okupatuta, eta alokatzea eragotziko lukeen bestelako mugarik ere ez izatea.
  • Etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak urgentziaz aldatzen dituen apirilaren 21eko 55/2026 Dekretuan ezarritako muga gainditzen ez duen errenta izatea.
  • Etxebizitza alorrean eskumenak dituen Sailaren iritziz alokairuko etxebizitzen eskari nahiko handia dagoen udalerri edo eskualde batean egotea.

ASAP programan sartutako etxebizitzak Etxebideren web orrian argitaratuko dira, haien kokapena, ezaugarri nagusiak, gehieneko errentak eta kudeatzen duten agente laguntzaileekin kontaktatzeko datuak adieraziz.