Agente laguntzaile homologatuak
Agente laguntzaile homologatuak higiezinen bitartekaritzan jarduteko baldintzak betetzen dituzten Higiezinen Jabetzako Agenteak (HJAk) edo pertsona fisiko edo juridikoak dira.
ASAP programako agente laguntzaile izan nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek homologazioa eskatu behar diote Eusko Jaurlaritzari. Homologazio prozedura horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak egiaztatu egingo du ea eskatzaileek betekizunak betetzen dituzten, 144/2019 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Etxebideren web orrian argitaratuko du agente laguntzaile homologatuen zerrenda eguneratua.
Agente laguntzaile homologatuen erregistroan alta emateko, agente laguntzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Higiezinen jabetzako agentea izatea, berariazko araudiaren arabera kualifikatua, edo, bestela, pertsona fisikoa edo legez eratutako pertsona juridikoa izatea, arlo horretako inolako titulurik ez duena eta inongo elkargo ofizialetako kide ez dena baina higiezinen eta garraioaren sektoreetako presako liberalizazio neurriei buruzko maiatzaren 20ko 10/2003 Legeko 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena higiezinen arloko bitartekaritzan aritzeko.
- Jarduera horretan gutxienez 5 urte egin direla egiaztatzea.
- Jendearentzat irekitako establezimendua edukitzea eta haren irisgarritasuna bermatzea, abenduaren 4ko 20/1997 Legearen arabera.
- Herri-administrazioekin zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.
- Erantzukizun zibileko asegurua edukitzea jarduerarako, gutxienez urtean 600.000 euroko estaldura duena.
- Higiezinen jarduerarekin, dokumentuen egiazkotasunarekin edo ondare publiko eta pribatuen kudeaketarekin harreman zuzena edo zeharkakoa duten prozedura penaletan epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana. Kontsumitzailea babesteko prozeduraren batean arbitraje-laudo irmo bidez kondenatu ez dutela frogatzea.
- Abiadura handiko interneterako konexioa edukitzea (10Mb edo gehiago). Eskanerra ere eduki beharko da eskura jarriko zaion tresna informatikoak eskatutako dokumentuak erantsi ahal izateko.
- Agente laguntzaile homologatu jardungo duen denbora guztian, dagozkion eginkizunak eta betebeharrak gauzatzeko behar beste giza-baliabide edukitzea.
- Izenpe elektronikoak sortzeko ziurtagiri elektroniko ziurtatua (Izenpe, ONA, NAN elektronikoa) edukitzea.
Pertsona edo erakunde interesdunak modu telematikoan aurkeztu beharko du eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan.
Homologazioa emateko edo ukatzeko ebazpena, lau hilabeteko epean emango da, asko jota, eskabidea aurkeztu zen egunetik aurrera.
Agente laguntzaile homologatuen zerrenda Etxebideren web orrian argitaratuko da.
ASAP programako agente laguntzaile homologatuen erregistroan sartzeko eskabidearekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira (jatorrizkoak edo kopia kautotuak):
- Hala badagokio, Higiezinen Jabetzako Agentearen Titulua edo eskatzailea atxikita dagoen elkargo profesionalak emandako ziurtagiria, alta-data adierazten duena
- Azken bost urteetan higiezinen bitartekaritzan egindako lan-jarduera egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Establezimendu publikoaren ezaugarriak ziurtatzen dituen dokumentazioa (errentamendu-kontratua, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.).
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen ziurtagiria, dagokion Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana. Eskatzaileak berariaz baimena ematen badu, ziurtagiri hori automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak. Hortaz, ez da aurkeztu beharko, aurrez aurreko kanala zein elektronikoa aukeratu.
- Aseguru-etxe batekin kontratatutako erantzukizun zibileko poliza eta azken ordainagiria. Jardueraren arriskuak estali beharko ditu eta urteko 600.000 euroko gutxieneko estaldura izan beharko du.
- Zinpeko aitorpena, egin beharreko jarduerari lotutako prozedura judizialetan edo arbitrajeko erreklamazioetan ez dela kondenatua izan adierazten duena.
- 10 Mb edo hortik gorako internetareko konexioa duela egiaztatzen duen agiria.
- Dituen giza baliabideen zerrenda.
Administrazio jarduleak bere esku dituen agiriak jasotzearen aurka egiten badu, aurrekoez gain, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, Foru Ogasunek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.
Modelos de documentación
- Jabearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 110 KB)
- Etxebizitzaren egoerari buruzko agente laguntzailearen ebaluazio txostena (PDF, 1 MB)
- ASAP programan etxebizitzak altzaririk gabe edo altzariak barne errentan emateko kontraturako inprimakia (PDF, 90 KB)
- Formularioa mandatu-kontratua, esklusibotasun-eskubidearekin (PDF, 59 KB)
Hona hemen ASAP programaren barruan agente laguntzaile homologatuek izango dituzten eginkizun nagusiak:
- ASAP programari buruzko informazioa eman jabeei zein errentariei, errentamendua sustatzeko Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako laguntza publikoei buruzko informazio ekintzak zabaltzen lagundu eta haien izapidetzean lagundu.
- Jabeen eta errentarien arteko kontratuak sinatzen direnean bitartekari lanak egitea, Eusko Jaurlaritzak biak programan sartzea ebatzi ondoren.
- Jabearen eta errentariaren arteko errentamendu-harreman egokia bultzatu eta gatazketan adostasunak lortzeko bitartekari lanak egin, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzek eskainitako doako zerbitzu publikoak erabilita.
- Erreklamazio-orri ofizialak eduki, eta erreklamazioren bat jasoz gero, Eusko Jaurlaritzan aurkeztu jaso eta bi egunetako epean, gehienez ere.
Ondorengo koadroan jaso dira eginkizun horien xehetasunak:
Jabeekin | Errentariekin | Eusko Jaurlaritzarekin |
---|---|---|
Etxebizitza libreak lortzea. |
Etxebizitza bakoitza balizko errentariei erakustea, Eusko Jaurlaritzak igorritako zerrendan ezarritako lehentasun hurrenkerari hertsiki jarraituz, harik eta pertsona edo bizikidetza-unitateren batek etxebizitza onartu arte. |
Programaren aplikazioa elektronikoa baino ez dute erabiliko harremanetarako, jakinarazpen elektronikoak egitea eta erregistro elektronikoaren erabilera barne hartuta. |
Etxebizitzak programan sartzeko eskabideak aurkeztu eta beharrezkoak diren ebaluaketa-txostenak egitea, argazki eta guzti. | Etxebizitzei egindako bisiten, erregistratutako uko-egiteen eta etxebizitza-onarpenen berri idatziz jasotzea. | Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura bizitokien Eskatzaileen Erregistrotik datozen datu pertsonalak tratatzea, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak ematen dizkionak, tratamenduaren arduradun gisa, behar bezalako isilpekotasunez eta konfidentzialtasunez, eta Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 26ko 2016/679 (EB) Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubideak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa zorrotz betez. |
Egokitze obrak egin daitezela proposatzea eta amaitutakoan obra horiek ikuskatzea. |
Sailak eragiketa programan sartu ahal izateko beharrezkoa duen balizko errentariei buruzko dokumentazio guztia bildu eta haren ebaluazio-txostena egitea. | Etxebizitzei zein eragiketei buruzko ebaluazio-txostenak, eta programan sartu edota mantentzea ebazteko beharrezkoa den dokumentazioa igortzea Eusko Jaurlaritzari. |
Etxebizitzen eta etorkizuneko errentamendu-kontratuen egokitasuna ziurtatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia biltzea errentatzaileengandik. | Errentamendu-kontratuari dagozkion zergen likidazioa errentariaren izenean izapidetzeko beharrezko kudeaketak egitea. | Jatorrizko dokumentazioa Eusko Jaurlaritzari bidaltzea (errentatzaileen eta errentarien arteko kontratuak, lotutako dokumentazioa: bisitak, uko egiteak, aginte-kontratua, errentamendu-kontratuak eta fidantza gordailutzeko agiria). |
Etxebizitzen egoeraren inbentario osoa egitea, jabeari egoera berean itzuliko zaiola bermatzeko. | Kontratua amaitutakoan errentariak etxebizitza borondatez uzten duenean, etxebizitza berreskuratzea. Salbuetsita geratuko dira etxebizitza berreskuratzeko epailearen esku-hartzea behar diren kasuak. Horietan, etxebizitza uzteari ezezkoa dokumentatu baino ez da egin beharko. | Eusko Jaurlaritzaren eta aseguru-etxeen lana erraztu (polizen jakinarazpena,gorabeheren kudeaketa eta alokairu eragiketak aseguratzea, eta abar). |
Errentamendu-kontratuetako fidantzak Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetan gordailutzeko eta handik berreskuratzeko kudeaketak egitea errentatzaileen izenean. |
Errentamendu-kontratua amaitutakoan etxebizitza ikustera joatea, nola dagoen ebaluatzeko, inbentarioa egiaztatzeko eta kalterik badagoen begiratzeko, eta txostena egin ondoren fidantza osoa itzultzea, (errentatzaileak baimena emanda), edo bestela fidantzaren zati bat itzultzea, kalteak konpontzeko eta inbentarioa lehengoratzeko kostuak deskontatu ondoren, edo fidantza atxikitzea. |
Jardueren eta kudeaketaren jarraipenerako txostena igorri sei hilero, baita eska daitezkeen aparteko txostenak ere. |
Kontratuak programan sartzeko eskabideak aurkeztea. | Informatika-ekipoak eta haien lankidetza eskaintzea, hala eskatzen duten pertsonek edo bizikidetza-unitateek ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programan sartutako etxebizitzak eskuratzeko eskaerak egin, zuzendu eta ezeztatu ahal izan ditzaten. | Programaren baldintzak betetzen ote diren eta kudeaketa egiaztatzeko Eusko Jaurlaritzak egin ditzakeen kontrol-, ikuskapen- eta auditoretza-lanak erraztu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu. |
Programarako ekartzen dituen etxebizitzak kudeatzea, berak bakarrik. | Errentariei kontratua ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan sartzeko ebazpenen kopia bat ematea. | Kudeaketa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak proposatutako zuzenketa- eta prebentzio-neurriak bete. |
Lehendik ere inoiz alokatuta egon diren etxebizitzen kasuan, berriro okupatu daitezen ahalegintzea. | Homologazioa onartzeko edo berritzeko kontuan hartu ziren betekizunetan aldaketarik egonez gero, gehienez ere hamabost eguneko epean jakinarazi. | |
Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzea, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan beren etxebizitzak sartu nahi dituzten pertsonei dagokienez, tratamenduaren arduradun diren aldetik. |
|
|
Jabeei beren etxebizitza sartzeko ebazpena eta kontratua ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programan sartu izanaren kopia bat ematea, baita aseguru-polizena ere. |
Homologatutako agente laguntzaileak
Homologatutako agente laguntzaileak (PDF, 867 KB)
Agente laguntzailearen izena | Helbidea, jardueraren kokalekua | Homologazio-data | Aplikazio-eremua | Helbide elektronikoa, telefonoa, Web gunea |
---|---|---|---|---|
SESTAO BERRI 2010, S.A |
Los Tres Concejos, 1 zk - Behea 48910 - SESTAO BIZKAIA |
2012/05/22 |
Bizkaia |
944 064 460 664 438 080 |
ARITZ IRULEGUI ARRIETA CONSULTORES IRULEGUI S.L. | Arteta kalea, 3 zk - Behea
20115 - ANDOAIN GIPUZKOA |
2012/05/28 | Gipuzkoa |
648 231 359 943 594 104 |
JESUS Mª MARKAIDE SAMPEDRO | Zarugalde kalea, 1 zk - Behea
20500 ARRASATE-MONDRAGÓN GIPUZKOA |
2012/06/14 | Gipuzkoa |
943 771 302 677 523 375 |
JAVIER LAGO PEREZAGUA |
Iparralde hiribidea 44 zk - Behea 20302 - IRUN GIPUZKOA |
2012/06/21 | Gipuzkoa |
678 678 876 943 632 844 |
INMOBILIARIA OKADOS SLU |
Los Olmos pasalekua, 3 Behea Esk. 20016 - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN GIPUZKOA |
2012/06/22 | Gipuzkoa |
943 394 677 688 692 158 |
URLO SERVICIOS INMOBILIARIOS S.L. |
Sokagin kalea, 2 zk 20820 - DEBA GIPUZKOA Toribio Etxeberria kalea, 8 zk 1ºD 20600 - EIBAR GIPUZKOA |
2012/06/28 | Gipuzkoa |
943 192 471 |
JON OLAIZOLA ZUBILLAGA |
Beraketa kalea, 17 zk - Behea 20302 IRUN GIPUZKOA |
2012/07/04 | Gipuzkoa |
943 626 585 |
ALOKABIDE, S.A. |
Portal de Gamarra, 1A zk/nº. Behea 01013 - VITORIA-GASTEIZ ARABA/ÁLAVA Ferrocarril iribidea, 36 - Behea 48012-BILBAO BIZKAIA Errotaburu, 1, 7ª, 20018-DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN GIPUZKOA |
2012/07/06 |
Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa |
944 044 708 |
YOLANDA ZULUAGA BILBAO |
Atxuri kalea 21 zk - Behea 48006 BILBAO BIZKAIA |
2012/07/12 | Bizkaia |
944 335 576 |
FINCAS ARMENTIA, S.A. RAMÓN SAENZ DE VALLUERCA ORTIZ DE ZÁRATE |
General Loma enparantza, 2 zk - Behea 01005-VITORIA-GASTEIZ ARABA/ÁLAVA |
2013/01/14 |
Araba/Álava |
945 232 400 634 489 153 676 154 422 |
BIDEBI BASAURI S.L. |
AGIRRE LEHENDAKARIA Nº 61 zk/nº -Behea 48970-BASAURI BIZKAIA |
2013/02/4 |
Bizkaia |
946 073 021 Ordutegia: 10:00 - 14:00 (hitzordu izan ezik) |
EDURNE GABILONDO LOYOLA |
San Francisco, 51 zk - Behea 20870-ELGOIBAR GIPUZKOA |
2013/02/19 | Gipuzkoa |
gabilondo@inmobiliariagabilondo.es 943 744 467 |
RICARDO JAVIER AZCUE YEREGUI |
Txomin Aguirre, 4 zk- Behea 20750 ZUMAIA GIPUZKOA |
2013/06/21 | Gipuzkoa |
686 952 808 |
LUIS ITURRITZA RUISANCHEZ |
Ayala kalea, 2 zk - Behea 01470-AMURRIO ARABA/ÁLAVA |
2014/12/12 | Araba/Álava |
667 414 441 |
ETIKALIA,INMOBILIARIA ÉTICA S.L. |
Alameda Rekalde, 27 zk 2. solairua-2. bulegoa 48009 - BILBAO BIZKAIA |
2015/03/09 |
Araba/Álava
|
946 009 251 644 393 818 |
ABLA ASESORÍA INTEGRAL INMOBILIARIA, S.L. |
Juan de Garai, 14 zk - Behea 48901 BARAKALDO BIZKAIA |
2015/09/23 |
Bizkaia |
944 180 095 |
JUAN ANTONIO CIPITRIA ARNAIZ |
Korreo kalea, 54 zk - Behea 20400 TOLOSA GIPUZKOA |
2018/04/17 |
Gipuzkoa |
634 410 403 |
INMOSOMERA, S.L |
Somera kalea, 25 zk - Behea Esk. 48005 BILBAO BIZKAIA |
2021/10/08 |
Bizkaia |
678 674 514 946 790 350 |