Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Derion (Jardinetxe Plaza 4-5-6-7), errentamendu babes ofizialeko erregimen autonomiko 88 etxebizitza alokairu eskuragarriaren modalitatean sustapenean izena ematea, EB2-2004/22-LE-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Derioko udalerrian 88 babes ofizialeko etxebizitza errentamendu erregimenean alokairu eskuragarriaren modalitatean eraiki behar ditu jabetzan CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.L sustatzaileak. (Sustapena Q-LIVING ALDEKONE S.L-k ustiatuko du).

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten alokairuko etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Bilbo Metropolitarra Eremu Funtzionalean* etxebizitza alokatzeko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2026ko ekainaren 1a eta 2026ko ekainaren 29a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean Etxebideren Erregistroan alta emanda dauden pertsonek eta Etxebiden izena emateko eskaera sustapenerako eskabideak aurkezteko epea hasi baino 3 hilabete lehenago aurkeztu dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute. 

Eskabideko titularretako batek, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar du izena emateko epea hasi baino 3 urte lehenago.

2026ko uztailaren 8an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustapenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Errentamendu
  • Araubidea: babes ofizialeko etxebizita, alokairu eskuragarriaren modalitatean
  • Sustatzailea: Pribatua – CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 88
    • Horietako: 
    • 24 etxebizitza logela bat eta bainugela batekoak (45 eta 49 m2 bitarteko azalera erabilgarriarekin).
    • 60 etxebizitza bi logela eta bainugela batekoak (65 eta 75 m2 bitarteko azalera erabilgarriarekin)
    • 4 etxebizitza egokituak, bi logela eta bainugela batekoak (74,70 eta 93,38 m2-ko azalera erabilgarriarekin)
  • Kokapena: Jardinetxe Plaza 4-5-6-7
  • Hileroko errenta:
    • Gutxiengo azalera duten etxebizitzen 520€tik hasita, gehiengo azalera duten etxebizitzen 940€ bitarteraino
      Tipologia Diru-sarreren maila Unitateak Errenta Gordina Etxebizitza egokituak
      Logela 1 Baxua 16 520 - 594 0
      Altua 8 585 - 609 0
      Logela 2 Baxua 30 737 - 843 2
      Altua 34 821 - 940 2
  • Diru sarrerak:
    • 2025. urtean, diru-sarrera haztatuak egiaztatzea, tarte hauen bitartean: 21.000 euro eta 46.463,29 euro:
      • Maila baxua: 21.000 a 35.740,98 €
      • Maila altua: 35.740,99 a 46.463,29 €
  • Gehiengo kide kopurua:
    • Bizikidetza-unitateek ez dituzte izango 4 kide baino gehiago.
  • Etxebizitza guztiek aparkaleku-plaza bat eta trasteleku bat dituzte, eranskin banaezin gisa atxikita. Iragarki honetan jasotako errentek barne hartzen dute eranskinen alokairu-prezioa.
  • Maizterrek ordaindu beharreko errentak komunitate-gastuen eta zergen zati proportzionala barne hartzen du.
  • Etxebizitzen erdia diru-sarreren mailarik baxuenari esleituko zaio.

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

SUKIA

Lugaritz Pasealekua 21, 20018 Donostia-San Sebastian

Telefonoa: 943 31 68 68

Posta elektronikoa: sukia@sukia.com

Q-LIVING ALDEKONE

Posta elektronikoa: comercial88derio@qube-rent.com

Izena eman dezakezu:

1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea/ web gunean - Sustapenak atalean.

Izena emateko erabili ditzakezu:

  • BakQ.
  • Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.

Garrantzitsua: inskripzioa telematikoki egiten uzten ez badizu, gaur egun sustapenean parte hartzeko baldintzetako bat betetzen ez duzulako da. Izena eman nahi baduzu, aurrez aurre edo postaz eman beharko duzu.

2. Aurrez aurre edo postaz (eskabidea sinatuta egon behar da):

  • Posta arruntez: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bidaliz (Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao).
  • Edozein administrazio publikotako erregistroan.
  • ZUZENEAN Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta: Kale Nagusia 85, Bilbao.

Hitzordua eska dezakezu Zuzenean zerbitzuan:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (esleitutako ordua bulegoko harrera-mahaian aurkezteko da).

Oharrak:

  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora doanak horretarako prestatutako kioskoan identifikatu beharko du bere burua, hitzordua hartzean eman zioten lokalizatzailearen bidez.

*Bilbo Metropolitarra Eremu Funtzionala: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.