Espedientearen bi urtez behingo berritzea
Berritu espedientea zuk zeuk bi urtean behin;horretarako egin klik hemen.
Etxebidek bi aukera ematen dizkizu Etxebideko zure espedientea berritzeko; gure web-ataritik berritu dezakezu oso-osorik:hemendik.
Lehenengo aukera: B@kQ ziurtagiri bat edo itsasontzi-joko bat behar duzu. B@kQ ziurtagiri hori identifikazio elektronikoa egiteko modu bat da; administrazioarekin telematikoki jardun nahi baduzu, ziurtagiri hori da lortu errazena eta erabil samurrena. Jakin nahi al duzu nola eskuratu eta erabili B@kQ bat? Informazio gehiago nahi baduzu, hemen egin klik.
Bigarren aukera: zure eskabideak teleizapidetzeko, ziurtagiri elektroniko bat behar duzu. Baliozkoa izan behar du eta indarrean egon behar du. Ba al daukazu ONA txartela, NANe edo CERES ziurtagiria? Orduan, eskabidea izapidetzen hasten zarenean bertan aukera dezakezu teleizapideak egiteko modu hau.
Zer dokumentu aurkeztu behar dira?
Etxebideko espedientea berritzeko eskabidea egiteko, on-line izapideak egiteko aukeratutako modalitatea edozein dela ere, ez duzu beste agiririk aurkeztu behar.
Espedientea bi urtean behin berritzea
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoak (EHAA 211. zk, 2012ko urriaren 31koa) 16. artikuluan xedatzen duenez:
- Etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan egindako inskripzioak bi urteko balioa izango du.
- Etxebizitza-eskariarekin jarraitu nahi duten pertsonek edo bizikidetza-unitateek inskripzioa berritzeko eskatu behar dute bi urteko epe hori igaro aurretik.
- Etxebide Etxebizitza Babestua Esleitzeko Zerbitzu Publikoak inskripzioa berritzeko nahikoa denboraz esango die pertsona edo bizikidetza-unitateei inskripzio-epea noiz bukatuko zaien.
Nola jakin dezaket berritzea tokatzen zaidan?
Zure espedientearen sarrera-eguna edo azken berritzea kontuan hartuta, nahitaez berritzeko epea gainean baduzu, posta arruntez edo posta elektronikoz abisatuko dizugu (etxebizitza-eskabidea nola egin duzun), berritzeko eskaera egin dezazun. Abisu horretan adieraziko dizugu berritzeko zer epe duzun, eta nola berritu dezakezun.
Dena den, zure espedientea Etxebiden noiz sartu zen gogoratzen ez baduzu, hemen kontsulta dezakezu, eta berritzea tokatzen zaizun jakin. Zure espedientea kontsultatzen duzunean argi eta garbi ikusiko duzu berritzea tokatzen zaizun, eta hala bada, berritzeko zer epe duzun eta nola egin esango dizugu.
Nola egingo dut "on-line" berritzea?
Etxebideko espedientea on-line berritzea izapide erraza eta azkarra da. Zure burua identifikatu, B@kQ ziurtagiri edo ziurtagiri elektroniko batekin, espedientea kontsultatzera sartuko zara, eta lehenengo pantailan ikusiko duzu berritzea egokitzen zaizun. Hala bada, hor agertzen zaizun estekan klik egin eta onartu. Jarraian, berritzea behar bezala egin duzula adieraziko dizun pantaila agertuko zaizu.