Herritarrentzako Zerbitzuaren ebaluazioa
Jarraian, 2021ean etxebizitza babestu baten adjudikaziodunei 2016 eta 2020 artean egindako inkestaren emaitzak jasotzen dituen txosten bat aurkezten da. Txosten hori Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak egindako eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak argitaratutako ebaluazio-prozesuen parte da.
- Txostena (PDF, 1 MB)
Txosten honen helburua da ETXEBIDEk emandako zerbitzuaren ebaluazio globala egitea, 2020ko jarduera-datuak eta etxebizitza babestua eskatzen duten biztanleen eta babes publikoko etxebizitza baten adjudikaziodunen pertzepzioa kontuan hartuta, 2021ean egindako inkestetan oinarrituta.
- Txostena (PDF, 1 MB)
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailburuordetzak laguntza-programa bat du partikularren eta auzotarren erkidegoen birgaitze-obrak laguntzeko, haien etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko, irisgarritasuna hobetzeko – desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna ahalbidetzeko – eta energia-efizientzia hobetzeko, energia-kontsumoa murrizte aldera. Programa honek ibilbide luzea du, eta Sailak zerbitzua onuradunen ikuspegitik ebaluatu nahi du, hobetu daitezkeen arloak hautemateko.
- Txostena (PDF, 1 MB)
Jakinarazi eta egiaztatu da akats materiala egon dela txostenaren 65. orrialdeko alokairu sozialeko parkean (28.823 etxebizitza), eta zuzendu egin da Alokairuaren Ebaluazio Txosteneko 4.13 taulako akatsa: «Diruz lagundutako alokairu-parkearen ehunekoaren kalkulua». Txosten osoa berriro argitaratu da.
Txosten honek Alokairu Politikaren ebaluazioari heltzen dio, Gida Planaren esparruan 2018-2020 aldian egindako jardueraren arabera, eta arreta berezia eskaintzen dio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 2020an egindako jarduerari.
- Txostena (PDF, 4 MB)
Txosten honetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak 2018-2020 aldian garatutako Birgaitze Politikaren Ebaluazioa aurkezten da.
- Txostena (PDF, 4 MB)