Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitza Politikaren Ebaluazioa

Ebaluazio Politika

Txosten honek (PDF, 10 MB) Euskadin garatutako etxebizitza-politikaren azterketa jasotzen du, 2020 eta 2024 artean ezarritako programa, ekimen eta araudietan oinarrituta.

Jarraian, 2016tik 2020ra bitartean etxebizitza babestu bat esleitu zaien biztanleei 2021ean egindako inkestaren emaitzak jasotzen dituen txosten bat aurkezten da. Txosten hori Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak egindako ebaluazio-prozesuen barruan dago eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak argitaratu du.  

Txosten honen helburua Etxebidek emandako zerbitzuaren ebaluazio orokorra egitea da, 2020ko jarduera-datuak eta etxebizitza babestuaren eskatzailea den biztanleriak eta babes publikoko etxebizitza baten esleipendunak duten pertzepzioa kontuan hartuta, 2021ean egindako inkestetan oinarrituta.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak partikular eta auzotarren komunitateak birgaitzeko lanak laguntzeko laguntza-programa bat du, etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko, irisgarritasuna hobetzeko, desgaitasuna duten pertsonei sarbidea ahalbidetzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia-kontsumoa murrizte aldera. Programa honek ibilbide luzea du, eta Sailaren interesa da zerbitzua onuradunen ikuspegitik ebaluatzea, hobetu daitezkeen arloak hautemate aldera.

Jakinarazi eta egiaztatu egin da akats materiala egon dela gizarte-alokairuko parkeari dagokion kopuruan (28.823 etxebizitza); txostenaren 65. orrialdean dago jasota. Zuzendu egin da alokairuaren ebaluazio-txostenaren 4.13 taulako akatsa, "diruz lagundutako alokairu-parkearen ehunekoaren zenbatespena" izenekoa; eta, berriro argitaratu da txostena osorik.

2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana da aldi horretako etxebizitza-politikarako erreferentziazko programa-dokumentua.

Txosten honek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak 2018-2020 aldian gauzatutako Birgaitze-Politikaren Ebaluazioa jasotzen du.