Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

A) Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioa

IDENTIFIKAZIOA

  • Atzerritarren kasuan, bizikidetza-unitateko 14 urtetik gorakoen egoiliar-txartela, indarrean dagoena.
  • Europar Erkidegoko atzerritarren kasuan, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena ematearen egiaztagiria, atzerritarren identitate zenbakia (AIZ) erakusten duena.
    • Seme-alaba adingaberik egonez gero Familia-liburuaren fotokopia.
    • Banantze edo dibortzio kasuetan, hitzarmen arauemailea, eta, hala behar denean, seme-alaba adingabeen zaintza frogatzen duen epaia.

EGOILIARTASUNA

Euskal elkarteetako pertsonak atzerrian Egoiliartasuna frogatzeko: Titulargairen bat atzerrian bizi diren euskal kolektiboetako kidea dela frogatzen duen agiria.

ETXEBIZITZA-PREMIA BALDINTZAREN SALBUESPENAK

  • 1go kasua: Etxebizitzak sarrera eta igogailuei buruzko arauak betetzen ez dituela eta hutsuneak eraikuntza-konponbideak onartzen ez dituztela frogatzen duen ziurtagiri teknikoa.
  • 2. kasua: Ebazpen judizialaren eta hitzarmen arauemailearen fotokopia.
  • 3. kasua: ohiko bizileku iraunkorra zen etxebizitza esleitzeko dokumentu judizialaren edo notarialaren kopia aurkeztuko da, baita etxebizitza hori hirugarren maila arteko odolkidetasunez edo kidetasunez ahaidetasunik ez duen pertsona bati esleitu zaiolako zinpeko adierazpena ere.
  • 4. kasua: Etxebizitzak irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituela frogatzen duen ziurtagiri teknikoa.
  • 6. kasua: Etxebizitzak, eraikinak, edo biek, sarrera eta igogailuei buruzko arauak betetzen ez dituela frogatzen duen ziurtagiri teknikoa.
  • %50 edo gutxiagoko etxebizitzaren titulartasuna: Zinpeko aitorpena, etxebizitzako partaidetzaren balioak 75.000 euro gainditzen ez dituela dioena eta bertan egoitza duten pertsonen errolda-agiria.

DIRU-SARRERAK

Orohar, diru-sarrerak ez dira aurkeztu behar. Beharrezkoa izanez gero, eskatu egingo dira. Hala ere, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak edota antzekoak (diru-laguntzak, bekak…) jasoko balira, dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Etxeko enplegatuak

Pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden etxeko enplegatuek lanari dagozkion diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko baldintza gisa; horretarako, PFEZren atxikipenei buruzko ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute. 10 T eredua joko da PFEZren ziurtagiri ofizialtzat eta atxikipenei buruzko ziurtagiri ofizialik ezean, honako hauek froga-balio bereko dokumentutzat hartuko dira:

  • a) Lan-kontratuaren kopia, non soldata zein den jasotzen baita, kontratu hori geroago idatziz egin edo formalizatu bada.
  • b) Soldaten sarrera edo ordainketa jasotzen duten banku-agirien kopia, enplegatzailearen izena jasotzen duena.
  • c) Soldaten ordainagirien (nominen) kopia, enplegu-emaileak sinatuta.
  • d) Enplegu-emailearen edo emaileen zinpeko aitorpena, soldaten kopuruari buruzkoa.

Igo orriaren hasierara

B) Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duten pertsonek aurkeztu beharreko dokumentazioa

  Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gainera:

MUGIKORTASUN URRIKO EZINTASUNA

Foru Aldundiak emandako mugikortasun urriko ezintasunaren baldintza eta izaera egiaztatzeko agiria; gurpil-aulkia, bastoi bi erabili beharra edo 7 eta 15 punturen bitartean izatea.

ADIMEN-EZINTASUNA

  • Araban edo Bizkaian erroldatuta egonez gero, Foru Aldundiak emandako ziurtagiri eta txostena; horiek adimen-ezintasuna egiaztatu beharko dute, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 15. eta/edo 16. kapituluetan ezarritakoaren arabera.
  • Gipuzkoan erroldatuta egonez gero, Foru Aldundiak emandako ebazpena; horrek adimen-ezintasunaren diagnostikoa jasotzen du, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 15. eta/edo 16. kapituluetan ezarritakoaren arabera.

C) Banatutako edo dibortziatutako pertsonak eta amaitutako izatezko bikoteak aurkeztu beharreko dokumentazioa

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gainera:

  • Seme-alaba adingaberik badago: bananduta edo dibortziatuta egonez gero, edota amaitutako izatezko bikote baten kide izanez gero, hitzarmen arautzailea, eta seme-alaba adingabeen zaintza justifikatzen duen epai judiziala, hala badagokio.
  • Etxebizitza baten titularra bazara, notario batek edo judizialki beste aldearen familia-helbide gisa izendatua izan dena: ebazpen judizialaren edo notario-dokumentuaren fotokopia, baita hitzarmen arautzailearen fotokopia ere.

D) Etxebizitza baten titular diren 70 urteko edo gehiagoko pertsonak

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gainera:

  • Baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen eta aplika daitekeen araudiaren arabera irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza baten titularra bazara.
  • Etxebizitzaren irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituela egiaztatzen duen agiria.

 E) Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak

Betekizun orokorrak egiaztatzeko dokumentazioaz gainera:

  • Kasu guztietan: Dagokion inprimakia; Zuzenean – Herritarrentzako Zerbitzuan eskatu ahalko da.
  • Honako agirietako bat:
    • Genero-indarkeria egon dela egiaztatzen duen epai judiziala.
    • Biktimaren alde emandako babes-agindua.
    • Oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo espezializatuen gaineko txostena; bertan, genero-indarkeria egon dela egiaztatu beharko da. Txosten hori aginduan ezarritako ekintza positiborako neurriak aplikatzeko interesdunak egindako eskabidearen egunaren aurreko bi urteetan zehar egin behar izan da, eta, bertan, arretarako plan indibiduala jaso beharko da, eta erakunde informatzaileak egin beharko du; bertan, emakume horientzako laguntzak zehaztu beharko dira.
  • Baldin eta ezkondu edo izatezko bikote egin bazara:
    • Banantze- edo dibortzio-epaia edo Izatezko Bikoteen Erregistroan baja ematea.
    • Salbuespen gisa, nahikoa izango da banantze- edo dibortzio-demanda jarri dela egiaztatzea, epaiketa eskudunaren aurrean.
    • Lurralde Ordezkaritza egokiak bizikidetza-ziurtagiria aurkezteko eskatu ahalko du, egokitzat jotzen dituen kasuetan.
  • Baldin eta ezkondu edo izatezko bikote egin EZ bazara:
    • Errolda-agiria, ekintza positiborako neurriaren gaineko eskabidearen egunean; horren bidez, eskatzailearekin bizi diren edo erroldatuta dauden pertsonak egoera horretan daudela egiaztatu beharko da.
    • Lurralde Ordezkaritza egokiak bizikidetza-ziurtagiria aurkezteko eskatu ahalko du, egokitzat jotzen dituen kasuetan.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana