Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hasiera:
  1. Hasiera
  2.  
  3. ASAP
  4.  
  5. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa), merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programa

ASAP programaren deskripzioa

ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programaren helburu nagusia titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak merkatuan errentarientzako arrazoizko prezioan alokagai ipintzea da.

Etxebizitza hutsen jabeek programan parte hartzea sustatzeko, aseguru-polizen bidezko berme-sistema bat ezarri da, ez-ordainketak, kalteak eta laguntza juridikoa barne hartzen dituena.

Jabeei eskainitako bermeen trukean, Eusko Jaurlaritzak alokairuen gehieneko errentak finkatuko ditu, merkatu librean baino prezio baxu eta lehiakorragoak bermatuz. Hala, etxebizitza-eskatzaileek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko dituzten aukerak handitzea ahalbidetzen da.

Halaber, agente laguntzaileen Sarea eratu da. Sare horrek programa martxan jartzeko hainbat ardura hartu ditu bere gain; adibidez, etxebizitza hutsak detektatzea eta errentatzailearen eta errentariaren arteko bitartekaritza-lana egitea.

ASAP programa 2012an abiarazi zen, Etxebizitza Hutsen Alokairu Merkatuko Bitartekaritza Programa sortzeko martxoaren 27ko 43/2012 Dekretua onartu ondoren (EHAA 66zk, 2012ko martxoaren 30a); Dekretu hori 2014ko irailaren 23koa 180/2014 Dekretuak aldatu du, (EHAA 185zk, 2014ko irailaren 30a), haren funtzionamenduan aldaketa garrantzitsuak sartuz. Programa 2018.12.31n amaitu zenez, dekretu berri bat sortu da, data jakin batean haren indarraldia ezabatzeko, bai eta beste aldaketa batzuk ere, 2019ko irailaren 17ko 144/2019 Dekretua, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programa arautzen duena. (2019ko irailaren 30eko EHAA, 185zk.)

Hala, 2014ko urriaren 1etik aurrera, Etxebideren Erregistroan izena eman duten eta arrazoizko alokairu-errenta duen etxebizitza eskatu duten pertsonek Etxebideren webgunean egin ahalko dute eskaera, webean bertan argitaratuko direlako etxebizitzak eta jasoko direlako horiek alokatzeko interesa dutenen eskaerak. Bestela, agente laguntzaileetako batengana jo dezakete.

Bestalde, etxebizitza alokairuan jarri nahi duten jabeak harremanetan jarri beharko dira webgunean argitaratuko diren agente laguntzaileetako batekin, etxebizitzak eskaintzeko.

 
Euskadi, auzolana