2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2026ko urtarrilaren 21a eta otsailaren18a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2026ko otsailaren 27an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza
- Sustatzailea: Pribatua – ERREKALI 25, S.LU
- Etxebizitza kopurua: 54, horietako:
- ‐ 51 etxebizitza: hiru logela eta bi bainugela (88,96 m2 eta 89,70 m2 arteko azalera erabilgarriarekin)
- ‐ 3 etxebizitza egokitu: bi logela eta bainugela batekoa (89,94 m2 azalera erabilgarriarekin)
- Kokapena: RD26 lursaila (6 sektorea) –Mariturri (Vitoria-Gasteiz)
-
-
- 3 logelako etxebizitza + eranskinak: 230.579 € eta 231.796 € bitartean
- Etxebizitza egokitua + eranskinak: 232.377 €Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
-
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio gehiago eskuratzeko:
Sustatzaile Pribatua: ERREKALI 25, SLU
Gamarrako Atea, 1- 112 bulegoa (Deba eraikina), Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 104 010
Posta elektronikoa: comercial@sarkis.es
Webgunea: https://zabalbizi.sarkislagunketa.com/
*Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.

