Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Basaurin, erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 24 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB2-0175/26-LT-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Basauri udalerrian erregimen tasatu autonomiko 24 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan CONSTRUCCIONES OLABARRI S.M. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2026ko otsailaren 27a eta 2026ko martzoaren 30a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2026ko apirilaren 13an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak 
  • Sustatzailea: Pribatua – CONSTRUCCIONES OLABARRI, S.M.
  • Etxebizitza kopurua: 24
    • 22 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak (61,91 eta 64,64 m²-ko bitartekoa)
    • 1 etxebizitza, logela bat eta bainugela batekoa (51,06 m²)
    • 1 etxebizitza egokitua, bi logela eta bainugela batekoak (77,87 m²)
  • Kokapena: Partzela E (A.A.03), San Miguel, BASAURI
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Azalera txikiko etxebizitza, eranskinarekin: 157.487,84 € eta garajea 21.504,42€ (trastelekurik gabe)
    • Azalera handiko etxebizitza, eranskinarekin: 195.837,17 € etxebizitza eta 21.504,42 € garajea (trastelekurik gabe)
    • Etxebizitza egokitua bere eranskinarekin: 228.561,16 € eta garajea 21.504,42 € (trastelekurik gabe)

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

    Informazio gehiago eskuratzeko:  

    CONSTRUCCIONES OLABARRI, SM

    Ripa,1 behe 48001 Bilbao

    Telefonoa: 946 612 034

    Posta elektronikoa: promocionbasauri@olabarri.com

    *Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionala: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.