Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen orokorreko 15 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan OPACUA SA sustatzaileak.
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko uztailaren 3a eta 2023ko abuztuaren 1a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2023ko abuztuaren 11n web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza
- Sustatzailea: Pribatua – OPACUA SA
- Etxebizitza kopurua: 15
- Horietako:
- 14 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2-ko azalera, gutxi gorabehera)
- Etxebizitza egokitu 1, bi logela eta bainugela batekoak (90m2-ko azalera, gutxi gorabehera)
- Kokapena: Zalduondo 41, OR4.8 lurzorua (S19)(Aretxabaleta)
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 206.400 €
- Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 210.100 €
- Etxebizitza egokitua + eranskinak: 210.100 €
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio hau hemen kontsultatu daiteke:
Informazio gehiago eskuratzeko:
OPACUA SA
Wellingtongo Dukearen Kalea 8, 1. solairua, 1 bulegoa
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 283 346
Posta elektronikoa: administracion@opacua.es
(*) Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.


