Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Sopelako udalerriko, Loiola Ander Deuna kalean, araubide orokorreko babes ofizialeko 30 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da martxoaren 5etik 20ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2026ko martxoaren 4an argitaratu da AGINDUA, 2026ko otsailaren 23koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez 3 etxebizitza baztertu eta hasiera ematen baitzaio Sopela udalerriko Loiola Ander Deuna kalean araubide orokorreko babes ofizialeko 30 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.

30 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

3

2

86,42 m²

86,42 m²

2

20

61,66 m²

61,66 m²

1

6

43,88 m²

43,88 m²

2

*2

86,97 m²

86,97 m²

*Etxebizitza egokitua

 

Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra

Kupoa: Eskubide subjetiboa

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

Kupoa: Behar berezia

Kupoa: Orokorra

2 etxebizitza

(%100)

3 etxebizitza

(%10,72)

8 etxebizitza

(%28,57)

9 etxebizitza

(%32,14)

8 etxebizitza

(%28,57)

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat Sopelan erroldatuta egon beharko du, gutxienez, hiru urteko antzinatasunarekin. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik, parte hartu ahal izateko.

Etxebideko eskaera: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Sopelako udalerrian. Mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.

Diru-sarrerak: 2024. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 46.463,29 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza-unitatearen tamaina: Bizikidetza unitateak ez izatea 6 kide baino gehiago.

 

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2026ko martxoaren 5etik 20ra bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011 Bilbao.
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011 Bilbao. Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.