ETXEBIDE - Sustapen batean izena emateko epea irekitzea
IZENA EMATEA
Izen ematea egin daiteke:
- www.etxebide.euskadi.eus bidez (“Esleipenak”_”Nola izena eman esleipen prozeduretan parte hartzeko”)
- Aurrez aurre: ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzua, Kale Nagusia 85 – 48011 Bilbao
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Etxebiden alta emanda egotea.
- Diru-sarrerak: 2017. urtean, 12.000 (gutxieneko muga, mugikortasun urriko ezgaitasuna edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000) eta 50.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
- Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egon beharko du.
- Eskatutako udalerria edo eskualde egitura: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbao Metropolitanoko Eskualde Egiturakoa izan beharko da.
ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA
2018ko urriaren 30ean www.etxebide.euskadi.eus web gunean, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan eta Bizkaiko Zuzenean Zerbitzuko taulan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez izen emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA
- 24 etxebizitza, horietatik:
- 23 etxebizitza hiru logela eta bi bainugela dituztenak, azalera erabilgarria 75,62m² eta 86,70m² bitartekoa.
- Etxebizitza egokitu bat bi logela eta bi bainugela dituena, 82,27 m² azalera erabilgarrikoa.
- Salneurriak (BEZik gabe):
- Etxebizitza txikiena eta eranskinak: 254.205,03€
- Etxebizitza handiena eta eranskinak: 287.125,02€
- Etxebizitza egokitua: 270.646,74€
Informazio gehiago eskuratzeko:
UTE – U.E. 1.3 KUETO
Urkijo zumarkalea 63, Behe - 48010 BILBAO
Tfnoa: 944 790 600
Azken aldaketako data:

