Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

ETXEBIDE - Sustapen batean izena emateko epea irekitzea

IZENA EMATEA

Izen ematea www.etxebide.euskadi.eus bidez egin daiteke edo honako idatzia sinatu eta honako helbidera helarazita:

  • Posta bidez: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia 13,  5. - 20004, Donostia.
  • Aurrez aurre: ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzua,  Andia 13 - 20004, Donostia.


PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2016. urtean, 9.000 (gutxieneko muga, mugikortasun urriko ezgaitasuna edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eskualde egitura: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Zarautz-Azpeitia Eskualde Egiturakoa izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2018ko otsailaren 21ean www.etxebide.euskadi.eus web gunean eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko taulan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez izen emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENAREN EZAUGARRIAK

120 etxebizitza, hurrengo ezaugarriekin:

  • 67 etxebizitza hiru logela eta bi bainugela dituztenak, azalera erabilgarria 87,23m2 eta 89,99m2 bitartekoak.
  • 41 etxebizitza bi logela eta bainugela bakarra dituztenak, azalera erabilgarria 64,65m2 eta 69,99m2 bitartekoak.
  • 7 etxebizitza logela eta bainugela bakarra dituztenak, azalera erabilgarria 51,76m2 eta 53,33m2 bitartekoak.
  • 5 etxebizitza egokitu bi logela eta bainugela bakarra dituztenak, azalera erabilgarria 88,83m2 eta 89,99m2 bitartekoak.

Salneurriak:

  • Etxebizitza txikiena bere eranskinekin: 121.145,71€
  • Etxebizitza handiena bere eranskinekin: 179.364,22€

Informazio gehiago eskuratzeko:

AMENABAR ETXEGINTZA BERRIA S.L.
Askatasunaren Hiribidea, 3
20004 Donostia
Tfnoa. 943 543 543

Azken aldaketako data: