Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Ortuella udalerriko Peñota eremuan, araubide orokorreko babes ofizialeko 94 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da irailaren 30etik urriaren 30era bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2026ko irailaren 29an argitaratu da AGINDUA, 2026ko iraileko 21ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Ortuella udalerriko Peñota eremuan araubide orokorreko babes ofizialeko 94 etxebizitza errentamenduan adjudikatzeko prozedurari.

94 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

3

7

84,50 m²

88 m²

2

60

57,45 m²

64,83 m²

1

23

41,10 m²

44,55 m²

2

*4

84,61 m²

84,61 m²

*Etxebizitza egokitua

 

Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra

Kupoa: Eskubide subjetiboa

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

Kupoa: Behar berezia

Kupoa: Orokorra

4 etxebizitza

(%100)

19 etxebizitza

(%21,11)

36 etxebizitza

(%40)

15 etxebizitza

(%16,67)

20 etxebizitza

(%22,22)

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko du, gutxienez, etenik gabeko 3 urteko antzinatasunarekin.

Etxebideko eskaera: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Ortuellan edo Bilbo Metropolitarreko eremu-funtzionaleko udalerriren batean (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena). Dena dela, mugikortasun urriko kupoan parte hartzen duten pertsonek parte hartu ahal izango dute, edozein delarik eskaera-udalerria.

Diru-sarrerak: 2025. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 46.463,29 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo emakumeen kontrako indarkeria matxisten biktimek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza-unitatearen tamaina: Bizikidetza unitateak ez izatea 6 kide baino gehiago.

 

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2026ko irailaren 30etik urriaren 30era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011 Bilbao.
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011 Bilbao. Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.