Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Eibar udalerrian, Bittor Sarasketa kalean, 19 zuzkidura bizitokien esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da azaroaren 16tik 30era bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2026ko azaroaren 13an argitaratu da AGINDUA, 2026ko azaroaren 3koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Eibar udalerriko Bittor Sarasketa kalean 19 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari.

19 Zuzkidura bizitokiak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

2

3

58,41 m²

58,41 m²

1

15

35,87 m²

38,97 m²

1

*1

57,22 m²

57,22 m²

*Zuzkidura bizitoki egokitua

 

Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra duten 36 urte baino gutxiagokoak

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

1 Zuzkidura bizitoki

(%100)

18 Zuzkidura bizitoki

(%100)

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

Adina: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat 36 urte baino gutxiago izatea.

Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko du, gutxienez, etenik gabeko 3 urteko antzinatasunarekin.

Etxebideko eskaera: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Eibarko udalerrian edo Debabarrena eremu funtzionala osatzen duten udalerrietako edozeinetan (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku, Soraluze-Placencia de las Armas). Mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.

Diru-sarrerak: Egiaztatzea 2025. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 euro baino txikiagoak eta ez direla 46.463,29 euro baino handiagoak. Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek edo etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza-unitatearen tamaina: Bizikidetza unitateak ez izatea 3 kide baino gehiago.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2026ko azaroaren 16tik 30era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa.
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.