- Legutio, Barakaldo, Ermua, Arrasate eta Beasaingo alokairuko sustapenetan izen emateko epea irekiko da irailaren 30a eta urriaren 14a bitartean
Argitalpen-data: 2013/09/30
Legutio, Barakaldo, Ermua, Arrasate eta Beasaingo alokairuko sustapenetan izen emateko epea irekiko da irailaren 30a eta urriaren 14a bitartean
Iragarkia
Pasa den ekainaren 25ean honako alokairuko sustapenak esleitzeko hautaketa prozesuei hasiera ematen dien Aginduak argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian:
Legutioko 16 etxebizitza sozial, Barakaldoko 59 etxebizitza sozial, Ermuako 57 zuzkidura-bizitoki, Arrasateko 140 babes ofizialeko etxebizitza eta Beasaingo 25 babes ofizialeko etxebizitza. Agindu horietan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horien ezaugarriak eta dagozkien esleipen prozeduretan parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, Agindu horietan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horietan parte hartu nahi baduzu, 2013ko irailaren 30a eta urriaren 14a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.net web gunean ere topatuko duzu.
- Izen-ematea ondoko bide hauetako batean bidez egin dezakezu: www.etxebide.euskadi.net web gunean.
- Etxebiderekin hitzarmena sinatu duten udaletan: Basauri, Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzen bulegoan emango da arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz.
- Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duen edozein udaleko erregistroan (Etxebideko web atarian ikus daiteke zerrenda).
- Eskuan entregatu zure lurraldeko Zuzenean zerbitzuko bulegoan (08:00-20:00)
- Araba: Ramiro de Maeztu 10
- Bizkaia: Gran Via 85
- Gipuzkoa: Andia 13
- Postaz igorri dagokion Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara.
Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

