Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Partikularren Obrak (1. lerroa)

  • Kontserbazio- eta bizigarritasun-obrak: elektrizitatea, saneamendua, hornikuntza, hondakinen kudeaketa; konfort akustikoa, lokalak etxebizitza bihurtzea, fatxada...
  • Energia-efizientzia hobetzeko obrak: berotze- eta hozte-sistemak, aireztapena, etxeko ur beroa, argiteria, energia elektrikoaren autokontsumoa, inguratzaile termiko eta akustikoa, barruko airearen kalitatea, isolamendu termikoa eta akustikoa, kanpoko zureria, leiho eta galdarak aldatzea, etab.

    Energia-eraginkortasunaren arloko jarduketetarako laguntzak Next Funtsen 4. programaren testuinguruan ebatziko dira, eta irizpideak aplikagarriak izango dira betekizunei, diruz lagundu daitezkeen kontzeptuei eta dokumentazioari dagokienez (energia-eraginkortasuneko jarduketetarako soilik). Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen
  • Hobekuntzak irisgarritasunean: komunak egokitzea, antolamendua aldatzea, desgaitasun sentsoriala duten pertsonentzat egokitzea...
  • Eraikuntzako printzipio onen erabileretara egokitzea: igeltserotzako, eskaiolako, barneko arotzeriako, iturgintzako lanak, etab. Elektrizitate-, telefono-, berogailu- eta gas-instalazio partzialak, eta pintura, etab.
  • Profesionalen soldatak, obrak gauzatzeko, laguntza teknikoko kontratuan jasoko direnak, eta, hala badagokio, obrak zehaztuko dituen Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa idazteari dagozkionak, baita etxaldeen administrazioari edo birgaitze-jardueren kudeaketa egiten duten profesionalen ordainsariak ere.
  • Kontrata bidezko gauzatze-aurrekontua
  • Eskubideak, tasak eta birgaitzeagatik ordaindutako prezio publikoak.
  • BEZaren kostua, jasandakoa denean eta ezin denean jasanarazi.
  • Itxitura, balkoiak eta terrazak ordeztea.
  • Dekorazio-/ornamentu-elementuetako obrak.
  • Altzari, armairu, ispilu, etxetresna elektrikoak edo antzekoak birgaitzea.
  • Familia bakarreko etxebizitzaren edo birgaituko den eraikinaren elementu pribatiboaren jabe, errentari edo gozamenduna izatea edo horiek erabiltzeko eta aprobetxatzeko legitimatzen duten eskubide errealen edo bestelakoen titularra izatea.
  • Etxebizitza ohiko etxebizitza iraunkorra izan behar da, edo obraren ziurtagiria egin eta hiru hilabeteko epean hala izatea.
  • Birgaitzearen titularrak direnek osatzen duten bizikidetza-unitateak honako diru-sarrera haztatuak izan behar ditu.39.000 € gehienez, mailegu kualifikatuetarako eta 25.000 € gehienez, dirulaguntzetarako eta interes-tasen subsidiaziorako. Diru-sarreren simulazioa.
  • Eraikinak, gutxienez, 20 urte izan behar ditu.
  • Obrak egiteko udal-lizentzia behar da.
  • Ez da eskatzen EITrik, legez eska dakiekeen familia bakarreko etxebizitzak edo baserriak ez badira, bederen.
  • Gutxieneko aurrekontu babesgarria 3.000 euro baino gehiagokoa izan behar da (irisgarritasun-obrak salbu).
  • Gehieneko aurrekontu babesgarria honela kalkulatuko da: etxebizitzaren edo lokalaren gehieneko azalera erabilgarri konputagarriari esku hartuko den udalerriko BPEen gehieneko prezioak kalkulatzeko indarrean dagoen prezioa/m2 aplikatuta. Dena den, gehieneko azalera erabilgarri konputagarria ezingo da izan 90 m2 baino handiagoa, etxebizitzen kasuan; 120 m2, familia ugarien edo bost pertsonako edo gehiagoko bizikidetza-unitateen kasuan; eta 30 m2 erabilgarri, garaje eta trasteleku lotuen kasuan. 90 m2, etxebizitzara bideratutako lokalen kasuan.
  • Jarduketak bukatuta egon beharko dira dirulaguntza emateko ebazpenaren jakinarazpenetik urtebetera.
  • Jarduketek 12 hilabeteko epean amaituta egon beharko dute, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.
  • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza: aurrekontu babesgarriaren, obra motaren, bizikidetza-unitatearen haztatutako diru-sarreren eta birgaitze motaren arabera kalkulatuko da; eta integratua (I) edo isolatua (A) izan, aginduan zehaztutako zenbatekoak oinarri hartuta.
  • Mailegu kualifikatuak: aurrekontu babesgarriaren % 100 izan daitezke, Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio batzuek eskainitako laguntzak kenduta.

Sakatu botoi honetan eskabide elektronikoa sartzeko.

Eskabide Elektronikoa