Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Argitalpen-data: 2014/06/25

Hondarribia udalerriko Muliate eremuko 32 babes ofizialeko etxebizitzako sustapenean izena emateko epea irekiko da 2014ko ekainaren 26a eta uztailaren 11a bitartean

Iragarkia

Ekainaren 25ean Hondarribia udalerriko Muliate eremuan 32 babes ofizialeko etxebizitzako sustapena jabetzan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Sustapen honetako 32 etxebizitzen esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu: 

  • Diru-sarrerak: 2012. urtean, 9.000 (gutxieneko muga) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: eskaerako titular batek gutxienez 10 urtez erroldatuta egon behar du Hondarribian, esleipen-prozedurari hasiera ematen dion aginduaren argitaratze-datan (2014ko ekainaren 25ean).

Esleitzeko prozeduari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2014ko ekainaren 26a eta uztailaren 11 bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu.

Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.net web gunean ere topatuko duzu. 

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Internet bidez: www.etxebide.euskadi.net web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza - Andia 13, 6.– 20004 Donostia-San Sebastián
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia 13 – 20004 Donostia-San Sebastián.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.