Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Zarautzen, babes ofizialeko 120 etxebizitza sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Zarautzko udalerrian babes ofizialeko 120 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Amenabar Etxegintza Berria S.L. sustatzaileak. 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenetan parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko die sustatzaileei. 

Hori dela eta, Etxebiden Zarautz-Azpeitia eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2018ko urtarrilaren 18a eta 2018ko otsailaren 15a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. 

2018ko otsailaren 21ean web gune honetan eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Andia 13, behea PK 20004 - Donostia) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo dituzten zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Amenabar Etxegintza Berria S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 120
  • Kokapena: R7 A.10.2 partzela - Salberdin
  • Etxebizitzen salneurriak: 121.145,71€ eta 179.364,22€ bitartekoak

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez

Informazio gehiago eskuratzeko:

AMENABAR ETXEGINTZA BERRIA S.L.
Askatasunaren Hiribidea 3
20004 Donostia
Tfnoa: 943 543 543

Euskadi, auzolana